Osasunaren autogestiorako tailerra

A.E.

Osasunaren autogestiorako tailerretan parte hartzeko aukera izango da datozen hilabeteetan. Garbiñe Etxaniz eta Eluska Gonzalezek emango dituzte, 3 orduko iraupena izango dutenak, teoria eta praktika. Bakoitza 50 euro kostako da eta 656724193 eta 659637187 telefonoetan eman daiteke izena. Lehenengo saioa hilaren 19an izango da eta organismoa orekatzeko elikagaien balio terapeutikoaz jardungo dira. Azkenekoan, ekainaren 8an, pisu orekatua mantentzeko gomendioak emango dira.