Borrar
Ortzian abesbatzak kontzertua eskaini zuen Urmarako basoan

Ortzian abesbatzak kontzertua eskaini zuen Urmarako basoan

Eguraldia lagun, Urmarako basoan dagoen harrobiaren ondoan eskaini zuten, bertako akustika ona aprobetxatuz

NÚÑEZ

ALKIZA.

Jueves, 22 de agosto 2019, 00:43

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urmara museoak Ortzian abesbatzaren kontzertua hartu zuen GrapHik! Jardunaldien baitan. Emanaldi berezia izan zen, izan ere, eguraldia lagun, Urmarako basoan dagoen harrobiaren ondoan eskaini zuten, bertako akustika ona aprobetxatuz. 'Bideak' izan ziren igandeko emanaldirako aukeratutako gaia eta horren harira garai zein estilo ezberdinetako abestiak eskaini zituzten. Gainera, Juan Kruz Igerabidek gai bera jarraituz aukeratutako autore ezberdinen olerkiak errezitatu zituen. Ikusle ugari gerturatu zen bertara eta gogoz txalotu zuten obra bakoitza.

Bestalde, Urmarako negutegian Begoña Durruty artistak Mikel Laboak egindako 'Bereterretxe Kanthoria' abestiaren bertsioarentzako egindako marrazkien erakusketa aurkeztu zuen. Marrazkiak Mikel Laboa katedrak bultzatutako videoclipean eta izen bereko liburu batean argitaratu dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios