Borrar
Jose Angel Munduate, Javier Buces, Jokin Garmendia, Aitor Urkiola. B. P.

Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua aurkeztu zuten

BELÉN PARRA

olAberriA.

Igandea, 1 martxoa 2020, 01:06

Comenta

Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik Olaberriko Memoria Historikoa ikertzeko eta berreskuratzeko proiektua mar-txan da. Proiektu honek 1936 eta 1945 urteak bitartean izandako gertaerak jasoko ditu. Oroimen historikoa berreskuratzeko Udalak, Aranzadirekin hitzarmen bat sinatu du artxibo desberdineko informazioa biltzeko, baita ere herritarren testigantzak jasotzeko.

Udalbatzak ahobatez lanketa egitea onartu du eta OEOko eta EH Bilduko ordezkariak agertu ziren berria ematera. «Udalak, Aranzadi Elkartearekin elkarlan bat egiteko konpromisoa hartzen du 1936-1945 urte bitarteko gertaerak azaleratzeko», azaldu zuen Aitor Urkiolak udalaren ordezkari bezala hitz eginez. «Agintaldi honetan behar diren baliabideak jartzeko konpromisoa hartu du».

Aranzadi Elkarteko Javier Bucesek historialariak esan zuenez, proiektuaren helburua «gertatutakoa ezagutzea da, egia jakitea. Datorren hilabetetan proiektu honen bitartez Olaberrian gerra eta errepresio frankista jasan zutenak ezagutzea da, izen abizenekin».

Proiektua martxan jarri da «herritarrei esker eta udalari esker» dio Bucesek. Jose Angel Munduatek zioenez Martzelo Lasa Zeberioren gorpuzkia aurkitu eta gero konturatu ziren aztarnak bilatzen informazio asko aurkitu zutela eta gal ez zedin, herriko pertsona desberdinei dei bat egin ondoren Olargi Taldea sortu zen, «orduko egi hura ahal den neurrian azaleratzeko helburuarekin».

Faseak

Lana hainbat fasetan egingo da. Lehenengo, azterlan historikoa: artxiboak kontsutatuko dituzte, udalarena, militarrak, elizarenak eta estatuarenak. «Baina ez da lan historiko orokor bat, helburua da zenbat persona sufritu zuten errepresio eta gerra jakitea», azaldu zuen Bucesek.

Eta hau jasotzeko lan antropologiko bat egingo da «testigantzak pilatuz. Hau izango da bigarren lana, testigantza horiek jasotzea». Hirugarren fasea bulego bat irikitzea da. Bertan 1936 eta 1945 bitartean errepresaliak jasan zituzten senide edo pertsonen inguruko informazioa eskatu ahal izango da, eta, informazioa eman ahal izango da. Herritar guztientzako egongo da zabalik udaletxean martxoko astelehen guztietan 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Bertara joan ezin bada, 943 466 142 telefonora deitu edo memoria@aranzadi.eus helbidera idaltzi daiteke.

Honez gain, herritarrak gaiaren gainean sensibilizatzeko, martxorako bi hitzaldi antolatu dira. Udaleko pleno aretoan ostiralean 18:30etan, Lourdes Herrastik 'Errepresioa genero ikuspuntutik' izeneko hitzaldia emango du, eta, hilaren 17an, ordu berean, Iñaki Egañaren txanda izango da 'Gerra zibila eta frankismoa Goierrin' hitzaldiarekin.

Logoa

Hemendik aurrera, arlo honetan, herrian egiten diren lan guztiak logo batekin identifikatuko dira. Irudia, Olaberrian bizi den Lorea Isasmendi aretxabaldarrak diseinatu du eta 'Olaberriko Oroimen Historikoa' izenarekin batera hatz markak azaltzen dira logoan.

Ikurrinaren koloreak ditu, gorriak «odola, trikizioa, arriskua eta maltzurkeria» adierazten du; berdeak, «esperanza»; eta, txuriak «bakea». Beltza kolorea ere azaltzen da eta «gerrak eta ondorengo diktadurak utzitako iluntasunari eta lutoari irudikatzen du», adierazten du.

Herrialdeen eguna gaur

Herrialdeen Egunaren XX. Edi-zioari gaur 13:00etan hasiera emango zaio. Euskal Herria da aurtengo anfitrioia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua aurkeztu zuten

Oroimen historikoa berreskuratzeko proiektua aurkeztu zuten