Secciones
Servicios
Destacamos
DV
ORMAIZTEGI.
Lunes, 4 de diciembre 2017, 06:46
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Ormaiztegin Ander Deunaren jaien barnean, Ormaiztegiko odolkia izan zen protagonista atzokoan. Herrira hurbildu zirenek odolkia osagaitzat harturik prestaturiko ekintzak bertatik jarraitzeko aukera izan zuten. Goizean goizetik eguerdira bitartean odolkia lekuko harturik antolatutako lehiaketa eta ekintzak gauzatu ziren.
Herriko jaietako lehiaketarik garrantzitsuena odolkiarena izaten da, atzokoan Ormaiztegiko XXXI. lehiaketa izan zen. Aurtengo Ormaiztegiko odolkiaren errege izendapena Zegamako Jose Urmeneta harakinak jaso du. Bederatzi harakinek parte hartu zuten lehiaketan.
Urtero Ormaiztegiko odolki lehiaketako epaia sukaldaritzan espezialistak diren epaimahaikideek osaturiko epaimahaiak ematen du. Epaimahai hori Euskal Herriko leku desberdinetatik iritsitako sukaldariek, sukaldaritza alorreko kritiko espezialistek eta beste hainbat herrietako lehiaketen antolaketan aritzen diren pertsonek osatzen dute. Irabazlea Zegamako Jose Urmenetaizan zen.
Odolki osagaien azoka eta lehiaketaren XX. edizioa ere ospatu zen Lehiaketako sariak atzokoan ondorengo eran banatu ziren. Tipularik onenen eta perrexil eta oregano onenen sariak Mutiloko Juanita Murgiondok jaso zituen. Porrurik onenen eta posturik onenen sariak, Ezkio-Itsasoko, Maria Jesus Oriak.
Bi txerri ere zozketatu ziren, Marixabel Iurrita herritarrak eta Mutiloko Juanita Murgiondok eraman zituztelarik. Ormaiztegiko odolkia osagaitzat duten XVI. sukaldaritza lehiaketa ere ospatu zen. Lehiaketa honetako epaimahaia Dolarea Jatetxeko Iban Mate sukaldariak eta herriko Kuko jatetxeko Iker Markinezek osatu zuten.
Atzoko lehiaketara herritarrek hamahiru plater aurkeztu zituzten. Gaztetxoen mailan 4 gazteek aurkeztu zituzten beren platerak. Plater onenaren saria eta gaztetxoen mailako lehenengo saria, hau da Juan Jose Lapitzen omenezko saria, pertsona berak jaso zituen, Joxemi Martin Dorronsorok, berak prestatutako «odolki pastela eskaldatutako arraultzarekin platerak» jaso zituen sariak. Aurtengo lehiaketako aurkezpen onenaren saria Edurne Mendizabalek prestatutako platerak jaso zuen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.