
Tolosa Goierri
Ormaiztegiko Euskaraldiko hamaikakoa prest da jadaSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Ormaiztegiko Euskaraldiko hamaikakoa prest da jadaJ. ZABALA
ORMAIZTEGI.
Jueves, 24 de abril 2025, 20:42
Herriko Euskaraldia Batzordea martxan da aurtengo edizioaren prestaketa-lanetan, eta aurkeztu du herriko hamaikakoa, ekimenaren irudia izango den herritarren taldea. Aurkezpena gizarte etxeko atzeko zelaian egin zuten, eta bertan nabarmendu zuten Euskaraldiak herri mailan duen garrantzia eta helburua: egunerokoan euskararen erabilera handitzea eta hiz-kuntza ohiturak aldatzea.
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era bitartean ospatuko da, eta edizio honetan ere ahobizi eta belarriprest rolak izango dira ardatz. Ormaiztegiko hamaikakoa osa-tzen dutenek herriko aurpegi ezagunak dira, eta norbere esparrutik ekimena zabaltzeko konpromezua hartu dute. Hauek dira aurtengo hamaikakoa osatzen dutenak: Lur Zufiria, Kepa Isasmendi, Bilal Dhaili, Aitzol Kallejo, Iñaki Rezusta, Arantzazu Zabaleta, Iñaki Leturia, Oihane Murua, Edurne Blanco, Kepa Jaka, Mila Repiso eta Asun Mendizabal dira.
Euskaraldian parte hartu nahi dutenek herritarrek izena emateko aukera zabalik dute jada, eta horretarako euskaraldia.eus webgunera sartu eta bertako inkesta bete beharko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.