Borrar

Orientazio Liga Herrikoiko proba igande honetan Otzaurten

EDURNE ALBIZU

ZEGAMA.

Viernes, 12 de abril 2019, 00:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igandean, Gipuzkoako Orientazio Liga herrikoiko 4. proba Zegamako Otzaurte auzoan ospatuko da, zehazki, Otzaurte-Beunda-Txurruko puntako eremuan. Harrera gunea, irteera eta helmuga puntua Beundan kokatuko da. Orientazio kirola, maila eta gaitasun fisiko guztietako parte hartzaileentzako kirola da. Eliteko orientazio kirolariekin batera, familia eta lagunek ere parte hartu ahal izango dute proba honetan. Eta aukera paregabea izango da, mapa eta iparrorratzarekin mendian norberaren orientazio gaitasunak ikusi eta ikasteko. Frogaren informazioa osatzeko edota izena emateko:www.gotorientazioa.org

Horretaz gain, azpimarratu behar da, orientazio kirola ezagutzeko, urte guztian zehar aukera dagoela Zegamako orientazio zirkuituaren bitartez, Anduetzako parketxera hurbilduz eta bertan banatzen diren maparekin.

Altzaniako mendiak

Amezti M.Ekoek igandean etxe inguruan antolatu dute irteera. Atsukaldaitik irten eta Allaarte, Allaitz, Atabarreta, Umandi eta Artzanegi ezagutzeko aukera izango da. Goizen 7:30ean izango da irteera eta eguerdirako itzulera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios