Borrar
Zuhaitz landareak Sindikatuan erosi daitezke. T.M.
Zuhaitz landareak aldatzeko, aukera handia feriatik gertu
Ordiziako Azoka

Zuhaitz landareak aldatzeko, aukera handia feriatik gertu

Mimosa lore horiak ere iritsi dira, baita sagar mota berriak ere, Cripson Crisp eta Jonagold

Tere Madinabeitia

Ordizia.

Jueves, 23 de enero 2025, 01:00

Urte batzuk badira dagoeneko Ordiziako ferian bertan zuhaitz landareak ikusten ez direla, baina Plaza Nagusitik gertu izaten da horiek erosteko aukera, batez ere negu-neguan eta urte hasieran, orain baita landareak aldatzeko garaia. Goierriko Nekazal Kooperatibak edo Sindikatuak hartu zion arbola landareen salmenta lanetan erreleboa feriari, eta aste hauetan bertara joan besterik ez dago horiek erosteko.

Ohi bezala, fruta arbolak dira nagusi, eta era askotakoak ditu aukeran Sindikatuak, besteak beste hauek: abrikotondoa, almendrondoa, aranondoa, sagarrondoa, mertxikondoa, irasagarrondoa, udareondoa, mahatsondoa eta arbeletxekoa (15 euroan bakoitza); hurritza, gaztainondoa, gereziondoa, pikondoa eta intxaurrondoa (15,75 euro); eta kiwi eta kaki arbolak (25,75 euro). Limoi, laranja, mandarina eta pomelo zuhaitz landareak eta olibondoak era baditu, 23 euroan, baita lima arbolak 25,75 euroran eta mizpirondoak ere, 27,50 euroan.

Barazki landareen eskaintza ez da hain oparoa, baina horien artean ia astero iristen da berritasunen bat. Asteazken honetan, marrubi landarearen txanda izan zen. Ibarrako Iguategikoen postuan zituzten salgai, euro batean.

Zuhaitz landareen aldaketa eta marrubi landarearen eskaintza bezala, negukoa da baita ere mimosa lorea. Aramatik iritsi dira aurten urteko lehenak Plaza Nagusira, ohiko kolore horiarekin, eta Miren Jauregik zituen salgai alaba Jaione Irazustaren postuan. Sortaren prezioa 4 eurokoa zen.

Sagarrak ere aipatu behar dira, bi mota gehiago batu direlako feriako eskaintzara, oraingoan Gabiriako Jose Antonio Elosegiren eskutik. Cripson Crisp eta Jonagold dira bi sagar berriak, kiloa 3,5 euroan, biak azal gorrikoak eta zapore gozokoak. Elosegik esan zuenez, aukera zabala du oraindik, baina geroz eta sagar gutxiago. Denboraldia laster amaituko duela iragarri zuen.

Bestetik, Aramako Patxi Arizmendiren postuan dauden lekaleak ere aipatu behar dira, aspaldian iritsi zen indaba beltzarekin batera, indaba zuri txikia ere baduelako salgai azken asteetan. Indaba beltza 17,5 euroan du, eta zuri txikia, 12 euroan. Gainera, txitxirioak ere eskaintzen ditu, baina horiek ez dira bere uztakoak, hemengo parajeetan ez baitira egiten. Arabakoak dira, Aguraingoak, eta kiloa 4 euroan du salgai.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhaitz landareak aldatzeko, aukera handia feriatik gertu