Borrar
Urgente Colas de más de diez kilómetros en la AP-8 hacia la muga por la masiva afluencia de camiones tras el fin de la Semana Santa
Maria Alonso, Urtzi Gorostiaga lehiaketako irabazlea eta Asier Zubia, sari banaketa ekitaldiaren ondoren. INTUJAI TEATRO
Urtzi Gorostiaga, Ipuin Kontaketa Lehiaketako aurtengo irabazlea

Ordizia

Urtzi Gorostiaga, Ipuin Kontaketa Lehiaketako aurtengo irabazlea

Bigarren urtez jarraian irabazi du lehiaketa kontalari ataundarrak, Ahoz Aho Jaialdiko Gala Nagusiaren baitan

Amaia Núñez

Ordizia

Lunes, 7 de abril 2025, 20:15

Hilabeteko programazioaren ondoren, Ahoz Aho jaialdiak agurtu du aurtengo edizioa. D'Elikatuzen burutu zen Ahozkotasunaren Gala Nagusia eta, ohi bezala, Kontatu Gurekin Ipuinen Narrazio lehiaketako finala ere hartu zuen ekitaldiak.

Ikusle ugari gerturatu ziren interpretazio zentroko aretora artista zein kontalarien emanaldiekin gozatzera. Ipuinen Narrazio Lehiaketan finalera sailkatutako hiru kontalariek beraien ipuina kontatu zuten. Urtzi Gorostiaga ataundarrak irabazi zuen. Bigarren urtez jarraian lortu du Kalabaza saria Gorostiagak, iazko garaipenaren ondoren. 2023an ere bigarren postuan geratu zen. Berarekin batera aritu ziren finalean Maria Alonso eta Asier Zubia.

Ahozkotasunaren Gala Nagusia Iñaki Karreterok aurkeztu zuen beste behin eta jaialdian parte hartu duten hiru artistek ere parte hartu zuten bertan. Arrate Leunda eta Eneko Haritza kontalariek helduei zuzendutako ipuinak kontatu zituzten eta Cardelina, Gaztela et Leongo kantautoreak hainbat abesti eskaini zituen.

Ahoz Aho jaialdia larunbatean amaitu zen, Tolosan egin zen IX. Euskal Kontalarien Topaketarekin. Goizean 'Emakumeak eta ahozko literaturaren transmisioa' hitzaldi sortaren ondoren, Urrezko Kalabaza Saria jaso zuen Yolanda Arrieta idazle eta kontalariak, antolakuntzaren esanetan «ahozkotasuna, bere idazlanak, bere kontalari grinarekin maisuki uztartzen jakin duelako, istorio ederrak oparituz».

Aurten ere ia berrogehita hamar emanaldi baina gehiago izan dira martxoaren 5ean hemezortzigarren edizioa abiatu zenetik. Antolakuntzak balorazio guztiz positiboa egin du, parte hartze handia izan baita. Ordizian, zehazki, zazpi ekitaldi ospatu dira. Guztien artean, berrikuntza izan zen Plaza Nagusiaren 100. urteurrenaren omenez 'Azokaren istorioak' izeneko kale-antzerkia eta kamishi-jai kontaketak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urtzi Gorostiaga, Ipuin Kontaketa Lehiaketako aurtengo irabazlea