Borrar

Ordizia

Txapagaineko gaztetxoen eskolarteko alebin mailako finalerdiak gaur

Amaia Núñez

ordizia.

Viernes, 4 de abril 2025, 20:29

Gaur arratsaldean eskolarteko alebin mailako finalerdiak jokatuko dira Beti Alai pilotalekuan eta, horien baitan, Txapagain Pilota Eskolako gaztetxoak ere izango dira. Goierrin jokatu den ligaxkan lortu dute azken faserako txartela.

Jaialdia 16:00etan hasiko da eta sei partidu jokatuko dira. Sailkatutako pilotariak bi multzotan arituko dira, bakoitzean hiru bikoteko triangeluarrekin. Multzo bakoitzean lehenengo postua lortzen dutenak sailkatuko dira finalera.

Txapagaineko ordezkariak B multzoan jokatuko dute, 17:00etatik Aurrera. Lehenengo norgehiagokan Alde Zaharra 4 bikotearen aurka jokatuko dute, segidan Alde Zaharra 4 eta Aretxabaleta 1 bikoek jokatuko dute, eta azkenik, Aretxabaleta 1en aurka lehiatuko dira Txapagainekoak.

A multzoa 16:00etan hasiko da Behar Zana 1 eta Hondarribia 2ren arteko partiduarekin. Jarraian, Hondarribia 2 eta Abantzu 1ek jokatuko dute eta, multzoko partidak ixteko, Abantzu 1 Behar Zana 1en aurka.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txapagaineko gaztetxoen eskolarteko alebin mailako finalerdiak gaur