Borrar
Artzai Egunak eta merkatuak bisitari ugari erakarri zituen aurten. NÚÑEZ

Ordizia

Turismoarentzako urte bikaina

2025eko lehen hilabeteetako datuek sektorea berpizten ari dela aurreikusten dute

Amaia Núñez

Ordizia

Sábado, 31 de mayo 2025, 21:18

Uda honetan bisitari ugari egongo dira gure artean. Turistak goierrira orokorrean, eta Ordiziara zehazki, gero eta gehiago datozela nabaritu dute Turismo Bulegoan. 2025eko lehen bost hilabeteetako datuen arabera, urte oparoa izango dela pentsatzen dute.

Aurreko urteekin alderatuta, gainera, joera berriak nabaritu dituzte D'Elikatuz Interpretazio Zentroan. Lehenengoa, «gero eta frantses gehiago» ikusten direla herriko kaleetan, Gema Lopez zentroko arduradunak azpimarratzen duenez. «Urte hasieratik» izan da hori eta bere ustez, «hori tendentzia izan behar da». Maiatzean nabaritu zuten honen eragina, San Isidro egunean bi autobus jaso zituztenean, Baionako talde bat Ordizian eta Mon de Marsango beste bat Idiazabalen.

Frantziarrez gain, Garai batean ohikoak ziren Madril eta Kataluniako bisitariez gain, beste autonomia erkidego eta herrialdetakoak ere jaso dituzte: Serbia, Portugal, Brasil, Valentzia... azken hauek Aste Santuaren hurrengo astean iritsi ziren gehienbat, apirilaren 28an han jaieguna zutela aprobetxatuz eta, aldi berean, lasaiako bidaiatzeko aukera baliatuta. Ildo beretik, bidai agentzia batek antolatuta, Burgosko talde bat ere izan zen, kasu honetan Artzai Egunean, jaieguna zutelako. Eguna ikusi, bisita gidatua egin eta sagardotegian bazkalduz amaitu zuten. «Oso gustora» egon omen ziren eta datorren urterako ere zerbait antolatzeko aurreikuspena jakinarazi zioten Lopezi.

«Batzuetan ez da hain erraza, baina Ordizira etortzen direnek ere herrian erosten dute, ez bakarrik azokan»

Bigarren aldiz eskualdera bisita egin dutenak ere izan dira. Izan ere, Aste Santu ondorengo igandean Pasaiara iristen den kruzeso bateko bidaiari talde bat ere izan zen. Hauek Idiazabalgo gaztandegi bat bisitatu zuten, ondoren Segura eta, amaitzeko, Ordizian D'Elikatuz eta Plaza.

Beraiek kudeatzen duten Gaztaren ibilbidean eta Santiago Bidea egiten ere persona ugari dabiltzala nabaritu dute. «Kredentzial gero eta gehiago saltzen ditugu».

Azken urteetan turismo sektorea hobera joan dela ere nabaritu dute. «Pandemia eta gero, 2023a trantsiziokoa izan zen, baina iaz oso ona izan zen eta aurten ere horrela izango dela dirudi», zehazten du. Eskualdera datozen bisitariak lasaitasunaren bila datozela argi dute. Kasu batzuetan Donostian egon eta barnealdea bisitatu nahi dutenak dira, eta beste kasu batzuetan, egonaldia Goierrin egin eta kostaldea ezagutzeko aprobetxaten dutenak. Donostiak eta kostaldeak, oro har, bizi duten masifikazioaz «nekatuta» gerturatzen dira. «Barnealdeko eskualdeetan ere eskaintzen ditugu intxoak natura asko, kultura, historia... Donostiatik gertu. Badago natura eta lasaitasun hori gero eta gehiago bilatzen dutenak». Lopezek, dena den, argi du Ordizira 50 pertsona erakartzeak Donostira 2000 joatea baina «meritu gehiago» duela. Beraien lanaren helburua, dena den, herrirako onuragarria izan dadila nahi dute. «Batzuetan ez da hain erreza, baina herritik paseotxo bat ematen baduteogia erostea edo kafetxo bat hartzea... Ordizian ere, etortzen direnak, herrian erosten dute, ez bakarrik azokan».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Turismoarentzako urte bikaina

Turismoarentzako urte bikaina