Ordizia
Plazaren mendeurrena ospatu zuten atzoMiércoles, 11 de junio 2025, 21:05
Asteazkenarekin eta merkatu egunarekin suertatu zen plazako estalkia inauguratu zen egun ofizialaren mendeurrena. Hori oroitzeko, plaka bat jarri zuten bere istorioa azaltzen. Era berean, asteazkenetako merkatuan postua duten baserritar eta ekoizleei oroigarri bana eman zitzaien: mendeurreneko irudiarekin egindako txokolatina. Gainera, D'Elikatuz Interpretazio Zentroan 100 urteotan plazak izan duen bilakaera laburbiltzen duen argazkien erakusketa inauguratu zen. Aire Libreko Margo Lehiaketako irabazleen koadroak ere ikusgai daude bertan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.