Borrar
Pau-eko Paleta Tour txapelketan Oiangu elkartea ordezkatu zuten pilotariak. OIANGU P. E.
Pauko Paleta Tour txapelketan hirugarren geratu da Oiangu elkartea

Ordizia

Pauko Paleta Tour txapelketan hirugarren geratu da Oiangu elkartea

Bestalde, Grabni txapelketan Gipuzkoa ordezkatuz finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan Elortza, Ibarguren eta Letamendiak

Amaia Núñez

Ordizia

Jueves, 24 de abril 2025, 20:42

Aste Santuan lehiaketa gehienek atsedena izan duten arren, Oiangu Pilota elkarteko adin ezberdinetako kideek ederki pasa dute Frantziako Pau hirian ospatu den Paleta Tour txapelketan parte hartzen. Nagusiek, berriz, Grabni finalerdietara iritsi dira eta asteburu honetan jokatuko dituzte hurrengo kanporaketak.

Oianguko pelotariek hainbat urte daramatzate Paleta Tour lehiaketan parte hartzen, baina lehen aldia da klub bezala parte hartu dutena. Aurreko urteetan Gipuzkoaren izenean aritzen ziren, beste taldeetako kide batzuekin batera eta, oraingo honetan, probintziatik hiru talde joan dira: Txost Oiartzuarrak, Urola (Azpeiti-Zumaia) eta Oiangu Goierri aldetik.

Lau egun eman zituzten Pau hirian, apirilaren 17tik 21era. Guztira 18 taldek parte hartu zuten txapelketan, 350 pelotari ingururekin. Egun guztian joka-tzen zituzten partidak, goizetik, iluntzera bitartean.

Oiangu pilota elkarteko maila ezberdinetako 18 kidek parte hartu zuten Paleta Tour Txapelketan bost egunetan

Oianguko taldeak 17 ordezkari eraman zituen: 11 urte azpiko kategorirako 4 pelotari, 13 urtez azpikorako beste 4, 15 urtez azpikorako 3, 18 urtez azpikorako 2, gizonezkoen nagusi mailarako 2 eta emakumezkoen nagusi mailarako beste 2. Lehiatzera joan baziren ere, beste elkarteetako pilotariekin harremanak sortu eta aurreko urteetan egindakoak sendotzeko aukera izan dute egun hauetan.

Klubetik esperientzia «bikaina» izan dela azpimarratzen dute. «Gainera aipatzeko moduko garaipenak lortu dituzte». Izan ere, taldeka hirugarren postuan amaitu dute lehiaketan, bai urdaiazpikoaren txapelketa deritzonean eta baita sailkapen orokorrean ere.

Grabnin finalerdietara

Bestalde, Gipuzkoa ordezkatuz Grabni txapelketan pala motza modalitatean parte hartzen ari diren Oiangu elkarteko kideak ere aurrera jarraitzen dute lehiaketan. Dagoeneko finalerdietara iritsi dira Aratz Elortza, Xabier Ibarguren eta Zuhaitz Letamendia oiangutar pilotariak. Bihar larunbatarekin, Bilboko Bizkaia pilotalekuan lehiatuko dira finalerako txartelaren bila, goizeko 10:00etan hasiko den jaialdian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pauko Paleta Tour txapelketan hirugarren geratu da Oiangu elkartea