Borrar

Ordizia

Ordiziarrek herriarteko pala txapelketa hasiko dute asteburuan

Oiangu Pilota Elkarteko zazpi pilotarik osatuko dute paleta larruz eta pala motzean jokatuko duen taldea

Amaia Núñez

ordizia.

Viernes, 9 de mayo 2025, 19:58

Herriarteko Pilota Txapelketa martxan da jada eta asteburuan pala txapelketa abiatuko da. Ordiziak aurten ere taldea osatu du. Goierriko talde bakarra izango da, txapelketa honetako azken edizioetan gertatu den antzera.

Larruzko Paleta eta Pala Motzean sei taldek parte hartuko dute aurten: Andoain, Azpeitia, Deba, Donostia, Errenteria eta Ordizia. Horregatik, zuzenean final laurdenak jokatuko dituzte. Duela bi urteren antzera, ordiziarrek lehenengo fasean Donostia izango dute aurkari. Joaneko partiduak Donostian jokatuko dituzte bihar igandearekin, 11:00etatik aurrera Altzako pilotalekuan. Beste kanporaketan Deba eta Azpeitia arituko dira. Ordiziako taldea Oiangu Pilota Elkarteko zazpi pelotarik osatuko dute: Aitor Otegi, Aitor Luzuriaga, Aitor Gonzalez, Zuhaitz Letamendia, Aratz Elorza, Mikel Samaniego eta Aritz Goñi. Kanporaketako itzulerako jardunaldia hurrengo asteburuan jokatuko da Ordizian eta Beti Alai pilotalekuak hartuko du aurten baita finala ere.

Trinketean

Bestalde, asteburu honetan hasiko dira baita ere pala luzeko eta trinketeko paleta larruz jokatuko diren txapelketak. Oiangu Pilota elkarteko lau bikotek eman dute izena bertan.

Trinketeko lehiari dagozkion partida guztiak larunbat goizean jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean goizeko 10:30ean hasita. Ohi bezala, derbiak izango dira bi partiduak: Oiangu 3 bikoteak, Oiangu 2ren aurka jokatuko du A multzoari dagokion lehian, eta, B multzoan berriz, Oiangu 4 Oiangu 1en aurka.

Pala luzeko lehenengo jardunaldiko norgehiagokak, berriz, Andoaingo Arrate pilotalekuan jokatuko dituzte bihar igandearekin, goizeko 10:00etatik aurrera.

Oianguko bi bikoteak elkarren aurka arituko dira bertan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ordiziarrek herriarteko pala txapelketa hasiko dute asteburuan