Oianguren Institutuak erakusketa bat antolatu du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORDIZIA.

Oianguren Institutuak erakusketa bat antolatu du datorren ekainaren 17rako, astelehena, 9:00-13:00 eta 16:00-19:00, ikasturtean zehar landutako arlo-arteko hainbat proiektu erakusteko Barrena Jauregiko sarreran.

Honakoak izango dira ikusgai egongo diren lanak: DBH 1; hiri jasangarrien eredu desberdinak diseinatu dituzte eta horiek irudikatzen dituzten maketak egongo dira ikusgai. Klima, mugikortasuna, ekipamenduak etabar aztertu dituzte eta iIkasleak bertan izango dira azalpenak ematen.

DBH 2; Institutuko ikasleen jatorrizko herriak hobeto ezagutzeko asmoz, horien inguruko hainbat bitxikeri biltzen dituzten triptikoak diseinatu eta egin dituzte. Horiek eskuratzeko aukera izango da.

DBH 3: Elikaduraren gaia landu dute, osasun eta jasangarritasunaren ikuspegitik. Azken produktu moduan, bi liburuxka argitaratu dituzte. Batean, garaian garaiko errezetak biltzen dira, beste hainbat bitxikerirekin batera (sukaldari famatuak, atsotitzak, Ordiziako azokaren historia, mahai inguru batean jokatzeko argibideak, ea). Bestean, aldiz, errezeta liburu europar bat sortu dute beste hainbat herrialdetako ikasleekin elkarlanean.

DBH 4: hemendik denbora batera Lur planetan bizitzerik izango ez bagenu, Martek bizi-baldintza horiek beteko lituzke?. Hori da laugarren mailako ikasleak erantzuten saiatu diren galdera.