Ordizia
Oianguko bi bikoteren arteko pala luzeko finalaBihar goizean jokatuko dute elkarren arteko kanporaketa Andoaingo Arrate pilotalekuan
Amaia Núñez
ordizia.
Viernes, 13 de junio 2025, 20:27
Gipuzkoako Txapelketako Pala luzeko finalean Oiangu Pilota elkarteko ordezkaritza egongo da aurten. Igarotako asteburuan, Otegik eta Letamendiak andoaindarren aurka galdu zuten ligaxkako azken partida, 45-35 emaitzarekin, eta, hortaz, final erdia jokatu beharko du.
Kasualitateak nahi izan du aurkaria etxekoa izatea; izan ere, Ibargurenek eta Agirrezabalek final erdietarako txartela lortu zuten Ilunpeko Martija eta Sanchezen aurka 45-27 irabazita. Ligaxkako sailkapenean bigarren eta hirugarren geratu dira oiangutarrak eta elkarren lehia ikusi ahal izango da finalerdian, 11:00etan hasita Andoaingo Arrate pilotalekuan. Bihar igandearekin jakingo da finalean bietako nork jokatuko duen Gaztelekuko Altuna eta Rekalderen aurka.
Bestalde, pasa den jardunaldian Erreminta Eguna hartu zuen Beti Alai frontoiak. Pilota modalitate eta kategoria ezberdinetako finalak zein erakustaldia izan ziren egun guztian. Goizean lehenik gaztetxoen finalak jokatu ziren bai mollepelle pilotarekin eta baita larruzko pilotarekin ere, alebin eta infantil mailakoak.
Gainera, pilota egokituko ikuskizuna ere izan zen. Arratsaldean, berriz, gazte, kadete eta jubenil mailako partiduak izan ziren ikusgai. Era berean, andoaindarrak garaile izan ziren Herriarteko Txapelketako finala jokatu zen.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.