Ordizia
Oiangualde Stop plataformak 780 sinadura jaso ditu proiektuaren aurkaPlataformako kideek salatzen dute eremuaren balio agroekologikoari egindako kaltea eta hirigintza araudia ez betetzea
Amaia Núñez
ordizia.
Jueves, 12 de junio 2025, 20:55
Oiangualden etxebizitzak eraikitzeko proiektua argitaratu zenetik, herritar talde bat aurka agertu zen, Oiangualde Stop plataforman elkartu direnak, eta eraikuntzak geldiarazteko sinadura bilketa jarri zuten martxan. Guztira 780 sinadura jaso ditu plataformak, eta guztiei eskerrak eman dizkiete azaldutako babesarengatik, argi erakusten baitu «Oiangualden gauzatu nahi duten proiektuarekin ados ez gauden herritar asko gaudela, eta ez gaudela prest gure muturren aurrean ezer gertatuko ez balitz bezala jarduteko», adierazi dute. Era berean, Udalari sinadurekin batera aurkeztutako eskaeran «dei egiten diegu udaleko alderdiei egoera honi irtenbidea emateko neurriak hartzera».
Besteak beste, Oiangualderen balio agroekologikoaren kalte-tzea eta etxebizitzaren arazoari irtenbiderik ez ematea salatzen dute Oiangualde Stop plataformako kideek: «ezin dugu ulertu gaur egun bizitzen ari garen etxebizitzaren arazoaren kontestuan, urbanizazio hau irtenbide bezala saltzea. Etxebizitzaren eskuragarritasunarena errenta baxueneko familiek bizitzen duten arazoa da batez ere, eta Oiangualden egin nahi diren txaletak ez dira familia hauentzako eskuragarriak izango, eta honek, noski, errenta ezberdineko familien arteko ezberdintasunean sakon-tzea ekarriko du», azpimarratu dute.
Zentzu honetan, gaineratu dutenez, «ez dator bat ez Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko legearekin ezta Ordiziako Plan Orokorrarekin ere», zehazten dute, «legeak espekulazioa saihestu eta erabilera soziala lehenetsi behar dela dio; proiektu honek ordea, kontrakoa proposatzen du».
Gainera, adierazi dutenez, «espazio honek berdegune, hezkuntza-eremu edo nekazaritza-erabilera izan behar luke, ez luxuzko txaletak egiteko». Gogoratzen dutenez, 2016ko Plan Orokorraren aurrerapenean «Oiangualde lehentasunez jarduera ekonomiko estrategikoetarako eta ekipamenduetarako aurreikusten da. Proposamenak etxebizitza kopurua bikoizten du ia, partzelen balio ekonomikoa handitzeko, baina gainerako ekipamendua ez da aldatzen, dokumentuarekin kontraesanean eroriz».
Bukatzeko, orain arte beren babesa azaldu dieten herritarrei eskerrak ematen dizkiete eta aurrerantzean antolatuko dituzten ekimenetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diete.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.