Lehen mizpirak Jose Antonio Aizpururen postuan. marín
Ordiziako azoka

Mizpira iritsi da, aza, azalore, brokoli eta romaneskurekin batera

Kanpoko produktuen artean, laranjaren denboraldiaren hasiera nabarmendu behar da

tere madinabeitia

Miércoles, 12 de octubre 2022, 07:31

Feria berezia izan zen atzokoa, aste honetako asteazkena jai eguna denez, asteartera aurreratu zelako, saltzaile batzuren desadostasunarekin. Denak ez ziren joan Ordiziara, astearteetan beste herri batzuetako azokekin izaten dituzen konpromisioak betetzeagatik, baina hutsuneak oso gutxi ziren, eta Plaza Nagusiak ia ohiko itxura izan zuen.

Publicidad

Feria aurreratzea, bestalde, ez zen kalte izan produktu berrien aurkezpenerako, eta atzo nobedade gutxi batzuk ikusi ziren. Horien artean nabarmenetakoa mizpira izan zen. Jose Antonio Aizpuruk eraman zuen, Errezildik, eta kiloa 4 euroan jarri zuen salgai. Fruta gogorra zegoen, hala jasotzen delako zuhaitzetik, eta jateko puntuan egoteko oraindik aste batzuk igaro beharko dira. Mizpiria urteroko garai beretsuan etorri dela zioen Aizpuruk, eta «ondo» gainera, dezente izango omen ditu. Postu berean errezil edo Ibarbi (1-3 euroan kiloa) eta Topak (3,5 euro) sagarrak zituen salgai, baita Conferencia madaria ere (2 euro).

Une honetan, Aizpururenean eta Arantxa Zurutuzarenean bakarrik eros daitezke sagarrak eta madariak. Zurutuzak Jubile, Elstar, Bella de Boscoop, Errezilen erregina eta etxeko sagarra zituen atzo, kiloa 3,20 eta 3,8 euroan, baita Conferencia eta Decana de Comicio madariak ere (3 euro).

Produktu berri gehiago ere iritsi dira Ordiziako feriara, eta atzo babarrun zuri txikia ere jarri zuen salgai Aramako Patxi Arizmendik, kiloa 9 euroan. Garai honetan estimu handia duten barazki batzuk ere aurkeztu zituzten hainbat postutan, azalorea eta brokolia (1 eta 2,5 euro artean pieza bakoitza) hain zuzen. Monteseko Arantxa Iparragirrek, gainera, Idi Bihotz barietateko aza ere bazuen salgai 2 euroan, eta Esther Illarramendik romaneskua, 2 euroan.

Perretxikoak ere aipatu behar dira, bertako 10 kilo onddo jarri zituztelako salgai Arantxa Lopetegiren eta Patxi Arizmendiren artean (20-30 euroan kiloa). Plazatik kanpo, Lasaren eta Barcinaren postuetan honako hau izan zen eskaintza:280 kilo onddo (12 eta 30 euroan kiloa), 15 kilo ziza hori (30 euro), 32 kilo gorringo (18-38 euro), 18 kilo mendiko angula (18-20), 29 kilo niskalo (15-20 euro), 18 kilo saltsa perretxiko beltz (12-20 euro), eta 3 kilo marasmio jangarri (15-18 euro).

Publicidad

Amaitzeko, kanpoko fruten eskaintzan jarri behar da arreta, zitrikoen denboraldia aurrera doalako.Atzo, lehen laranjak jarri zituzten salgai fruta saltzaileek, kiloa 1,95 eta 2,5 euro artean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad