Ordizia
Luzuriagak eta Etxeberriak trinketeko finalerdia jokatuko dute larunbatean
Secciones
Servicios
Destacamos
Ordizia
Luzuriagak eta Etxeberriak trinketeko finalerdia jokatuko dute larunbateanOiangu Pilota Elkarteko pilotariak aurrera doaz pala luzeko zein trinketeko Gipuzkoako txapelketetan. Emaitzak ere iritsi dira bikote batzuentzat, eta gaztetxoek ere maila ona eman zuten Euskadiko Txapelketako jardunaldian.
Pala luzean ari diren bi bikoteetatik bakarrak izan zuen lehiaketa, Otegi eta Letamendiak atsedena izan baitzuten. Oiangu 1 bikoak, Ibarguren eta Agirrek, 38-45 irabazi zuen Gaztelekuko Altuna eta Rekalderen aurka. Asteburu honetan atsedenaldia izango dute, Oiangu 1ekoak horrela zutelako egutegian eta Oiangu2 aurkari zuten Gazteleku 2 bikotea erretiratu egin delako.
Paleta larruz trinketean, berriz, final aurrekoetara iritsi da Luzuriaga eta Etxeberriak osatutako bikotea. Lehengo asteburuan jokatu zituzten ligaxkako azken partidak. Oiangu 1 bikoteak Errepala2ko Beguiristain eta Beguiristainen aurka 40-26 galdu arren, bigarren geratu zen sailkapenean eta finalerdia jokatuko dute asteburu honetan.
Bihar larunbatarekin, Errepala 1 eko Brosa eta Navarroren aurka arituko dira Irurako Ametsa Trinketean 10:30ean hasiko den jaialdian.
Multzo berean, Gonzalez eta Irastorzak, aldiz, Urnietako Auzmendi eta Garagorriren aurka 36-40 irabazi zuten. Hala ere, ez zen nahikoa izan, hirugarren postuan sailkatuta, finalerdietatik kanpo geratu bai-tziren.
Bestalde, A multzoan aritu diren Oianguko beste bi bikoteak ere sailkapenetik kanpo geratu dira. Azken jardunaldian Elorza eta Oyarbidek 22-40 galdu zuten Errepalako Aguirre eta Brosaren aurka, eta Ormazabal eta Samaniego 30-40 Altzatarrako Amiano eta Astrainen aurka.
Era berean, pasa den asteburuan Gasteizen jokatu ziren Euskadiko Jokoetan parte hartu zuten infantil mailako Oianguko pilotariak. Andonegi, Maiora, Soberon, Sardon eta Salaberria Gipuzkoa ordezkatu zuten, gomaz zein larruz.
Bizkaitarren aurka jokatutako bi partidak irabazi zituzten. Asteburu honetan arabarrak izango dituzte aurkari eta, emaitza berak lortzen badituzte, Euskadiko txapeldun izango dira bigarren urtez jarraian.
Bestalde, martxan dago Ordizia Hiria txapelketa. Aurten bost taldetan banatuta jokatuko dute pilotariek. Benjamin, alebin eta infantil-kadete mailako gaztetxoak arituko dira batetik, eta emakumezko zein gizonezko nagusiak bestetik. Finala, ohi bezala, Santa Ana jaien baitan jokatuko da, uztailaren 25ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Así se hace el lechazo deshuesado del restaurante Prada a Tope
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.