Ordizia
Literatur sormenaren harrobia osasuntsu dago OrdizianDBH eta Batxilergoko ikasleentzako Mikroipuin eta Komiki lehiaketetako sariak banatu ziren ostiralean
Euskararen erabilera eta sormena sustatzeko asmoz, Udalak Komiki eta Mikroipuin Lehiaketaren edizio berri bat antolatu zuen herriko ikastetxeetako ikasle gazteentzat. Ostiralean egin zen sarien banaketa D'Elikatuz zentroan, Ainhoa Jimenez Hezkuntza zinegotziaren eta Maite Berruet Udaleko Kultura teknikariaren eskutik. Aurten ere Jakintza Ikastolako eta Oianguren institutuko ikasleen komiki eta mikroipuinak aurkeztu dira lehiaketara. Komikien lehiaketa DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleei zuzenduta zegoen, eta jada marraztuta zeuden bi komikietako bat osatu behar zuten 'bokadilo' zurietan idatziz.
DBHko lehen mailako Komiki Lehiaketaren XV. edizio honetan Irati Gonzalezek irabazi zuen eta Laia Corada geratu zen bigarren. DBHko bigarren mailan, Uxue Diaz izan zen irabazlea; eta bigarren Lide Lorenzo.
Mikroipuinak
XI. Mikrokontakizun Lehiaketan, DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzendua, Xuhar Etxabe izan zen irabazlea eta Sofia Zamfirescu bigarrena. Batxilergoko ikasleek aurkeztutako lan artean Maitane Bonastrek irabazi zuen, eta bigarren izan zen Maren Terradillos.
Saridun bakoitzak bere lana irakurri zuen saria jasotzeko unean. DBH eta Batxilergoko ikasleek eta irakasleek batera D'Elikatuz zentroan egin zen ekitaldian parte hartu zuten. Epaimahaiak, aurten ere, hizkuntzaren erabilera eta originaltasuna baloratu zituen, besteak beste.
Irabazleek Ordiziari buruzko bi liburu eta herriko establezimenduetan gastatzeko erosketa-bonuak jaso zituzten.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.