Borrar
Haira Aizpuruak eta Libe Goenanak lortu zuten Osinalde Sariketako finalerako sailkapena. ARGAZKIAK ARGI BERRI
Libe Goenaga bertsolari gaztea, garaile XXVII. Argi Berri Sarian

Ordizia

Libe Goenaga bertsolari gaztea, garaile XXVII. Argi Berri Sarian

Osinalde Sariketako finalerako sailkapena ere lortu zuen Haira Aizpuruak Ordiziako kanporaketan

Amaia Núñez

Ordizia

Miércoles, 2 de abril 2025, 20:15

Argi Berri sariaren XXVII. edizioa jokatu zuten larunbatean izen bereko elkartean. Bertsolari gazteen 53. Osinalde sariketako lehen kanporaketa zen Ordiziakoa eta epaileen iritziz Libe Goenaga getariarra eta Haira Aizpurua saratarra izan ziren saioko bertsolaririk onenak eta Gabiriako Osinalde elkartean jokatuko den finalerako lehen sailkatuak.

Ohi bezala, sei bertsolarik parte hartu zuten Argi Berri Sarian: Mikel Etxeberria, Libe Goenaga, Danel Herrarte, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate eta Maite Sarasola. Aurkezle lanetan Igor Eguren aritu zen eta bertsolariak kopletan aritzeko, Ekhi eta Iker Irribarria trikitilarien laguntza izan zuten. Ordiziako kanporaketan en-tzuleen saria Libe Goenagak eraman zuen eta berak jaso zuen kanporaketako irabazlearentzako Txikia oroigarria. Ikusleen bertsolaririk gustukoena eta XXVII. Argi Berri Saria irabazi zuena; beraz, getariarra izendatu zuten.

Aurten bertso-saioa arratsaldez egin zen, zaleen bertaratzea handitzeko helburuarekin. Afariaren ordez, bazkaria egin zuten elkartean. Aurretik, triki-poteoa egin zuten auzotik eta, bazkalondoren ospatu zen lehiaketa. Ordu aldaketak eragin gutxi izan zuen eta, ohi bezala, elkartea bete egin zen.

Bertsolari bakoitzak Lazkao Txiki zenaren pasadizoak jasotzen dituen 'Irriz eta malkoz' bi tomoak jaso zituen oroigarri. Epaile lanetan, berriz, Maite Sukia, Martin Aramendi eta Mikel Urteaga aritu ziren. Osinalde Sariko gainontzeko finalistak hurrengo bi kanporaketetatik irtengo dira, Zaldibian larunbat honetan, apirilaren 4an egingo den Osin Berde Saria eta Gabiriako Aztiri Saria apirilaren 12an.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Libe Goenaga bertsolari gaztea, garaile XXVII. Argi Berri Sarian