Borrar

Uda lehorra Aralarren

BUZOIA ·

Asteazkena, 5 urria 2022, 00:13

Comenta

EDURNE HUESA. LANDARLAN INGURUMEN ELKARTEAREN IZENEAN . Inoiz baino tenperatura altuagoak izan ditugu uda honetan, eta prezipitazioak aldiz erregistraturiko baxuenetarikoak izan dira. Klima aldaketaren ondorioz egoera hau ohikoa bilakatuko dela aurreikusten da, bada egokitzen hasteko garaia.

Uda honetan Aralarko goi larreetara joateko zortea izan dugunoi, pare bat kontuk atentzioa deitu digute. Batetik ur asketako eta iturrietako ur faltak, eta, bestetik, abereen portaerak. Hau da, behi, behor eta ardiak Aralarko zuhaizti urrietan babestuta ikusi ditugu momentu oro.

Egoera berrira egoki-tzen hasteko, gomendio pare bat egin nahiko genizkieke Enirio-Aralarko Mankomunitateari eta Aldundiari: 1.-Aralarren abereen karga %150 ean dago (azken datuen arabera). Honenbestez urtetik urtera Aralarko larreek geroz eta kalitate eskasagoa izango dute. Zer esanik ez honelako uda lehorrak ohiko bilakatzen badira. Aralarren abeltzain profesionalak eta ez profesionalak (afizioz daudenak) ditugu. Profesionalek lehentasuna edukiz, karga jaitsi beharko litzateke. Larreen Antolamendu Plan (LAP) batek guzti hau zehaztuko liguke, aspalditik behar duguna.

2.-Aralarko goi lurretan baso gehiago behar dugu. Abeltzain zein mendizaleoi garbi geratu zaigu uda honetan. Zer esanik ez abereei. Mendi Babesle eta Babes Barrutiak legez basotze bidean egon beharko lirateke, baina larrea besterik ez dago. Baso hauek Aralarko biodibertsitatea, lurzorua eta ura babesteko giltzarriak dira eta horrelako muturreko baldintzetan mendiari eta baita abereei ere babesa eskaintzeko funtsezkoak dira, azken hauentzat itzala eta giro freskoagoa eskainiz.

Aralarko lurzorua eta larreen baldintzak hobe-tze neurriak hartzeko, elkarlanerako prest gaude, Mankomunitate, Gipuzkoako Aldundia eta sindikatuekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Uda lehorra Aralarren