Borrar
Arantxa Iparragirre romanesko laranjarekin. T.M.
Laranja kolorea hartu du romaneskoak Montesen baratzean
Ordiziako Azoka

Laranja kolorea hartu du romaneskoak Montesen baratzean

Ohiko martxa berreskuratu du azokak urte berrian sartzearekin batera

Tere Madinabeitia

Ordizia.

Jueves, 9 de enero 2025, 01:00

Azken asteetan astearteetan egin eta gero, asteko ohiko eguna berreskuratu du azokak urtearen hasierarekin, eta Gabonetan izandako beste konpromiso batzuengatik falta izan diren saltzaileak ere itzuli dira. Ordiziako Plaza Nagusiak ia asteazkeneroko itxura izan zuen goizean, udaberri-uda garaian bakarrik izaten diren ekoizleen faltan.

Eta urte hasiera berritasun batzuekin iritsi da, gainera, baita iazko urtearen amaierako tenperatura epelagoekin ere. Egia da garai hauek ez direla onenak produktu berriak aurkezteko, baina asteazkenero izaten da zerbait. Ibarrako Montesek, adibidez, romanesko mota berri bat aurkeztu zuen, laranja kolorekoa. Arantxa Iparragirrek zuen salgai, unitatea 2 euroan, eta esan zuenez, berdearen oso zapore antzekoa du. Postu berean, Patxi Izagirre senarrak beste produktu berri bat aureztu zuen, Zallako tipula landarea, hain zuzen. Tipula gorria da, buru zabalekoa, eta ehuneko sorta 4 euroan zuen salgai.

Bi produktuak, romaneskoa zein tipula landarea, Ibarran hazitakoak dira, baina feriako beste berritasun batzuk Zeraindik iritsi ziren. Mendarte baserriko Iñaki Intxaustik errukula eta martorria edo zilantroa aurkeztu zituen, eta sortatan zituen salgai, 1,5 euroan.

Altzagatik, berriz, limoia iritsi zen, Arantxa Lopetegiren baserriko limoiondoak emandakoak hain justu. Badira urte batzuk garai honetan eskaintzen dituela, eta oso estimazio ona dute. Kiloa 2 euroan zuen salgai.

Zitriko gehiago ere baziren Plaza Nagusian, Uliako Labea elkartearen postuan laranjak daudelako aukeran duela aste batzuk. Elio eta Azaharak zituzten salgai, kiloa 2,2 euroan. Elkarte horrek Alakanteko Orihuelan duen komunitatetik zuzenean ekarritakoak dira, eta zukua egiteko ere oso aprosak dira.

Mikologia kontuak ere aipatu behar dira, baina eskaintza azken asteetako eskasena izan zelako. Negu garaia ez da oso aproposa, eta horregatik dira hain eskasak perretxikoak azken aldian. Mikel Lasak zituen bakarrik salgai, baina kilo bat ziza hori, 30 euroan, eta beste kilo bat mendiko angula, 20 euroan, besterik ez. Lehortutako onddoak eta ziza horiak ere bazituen (120-130 euroan), baita olioan kontserbatutako onddoak ere (8,5 euroan).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Laranja kolorea hartu du romaneskoak Montesen baratzean