Borrar
Jose Mari Uzin, Gurutzia tomateekin. D'ELIKATUZ
Kurutziako tomatea, estimazio handiko produktua
Ordiziako Azoka

Kurutziako tomatea, estimazio handiko produktua

Uzinek salmenta denboraldia hasi zuen, eta Jose Mari Mari Albisu zorroztaileak postua jarri du Goenen

Tere Madinabeitia

Ordizia

Jueves, 8 de mayo 2025, 02:00

Urteko lehen tomateak ere iritsi dira Ordiziako azokara, Azkoititik. Jose Mari Uzinek aurkeztu zuen Kurutzia baserriko negutegietan hazitako fruta estimatu hori. Neguan beste lan batzuk egiteko feria honetako salmenta lanak alboratu ondoren, azken urteetan bezala maiatzeko lehen asteazkenean itzuli da. Eta tomate kilo batzuk ekarri ditu gainera, gorri-gorriak gehienak, eta tamaina ederrekoak. Kiloa 6 euroan jarri du aurten, eta asteazken honetan di-da batean saldu zituen ia gehienak, bezeroak zain zituelako. Goiz erdialderako apur batzuk besterik ez zitzaizkion gelditzen, berdeenak. Orain hasita, abendura arte luzatuko du salmente denboraldia Ordizian.

Etenik gabe aritzen da Maria Jesus Oria, eta askotan aurkeztu izan ditu bere postuan produktu berriak. Asteazken honetan ere bai, udaberriko aza, bakoitza 2 euroan. Babarrunekin jateko oso egokiak direla esanda, azkar saldu zituen.

Feriako beste berritasun garrantzitsu bat Goen plazan suertatu zen, bertan hasi delako lanean Jose Mari Albisu zorroztailea. Plazako bazter batean furgoneta eta beharrezko makinak instalatuta, Zaldibian bizi den lazkaotar hau bertan izango da datozen asteazkenetan labanak, kutxiloak, guraizeak, aizkorak, inaustekoak eta beste tresna batzuk zorrozten. Kutxiloak ere saltzen ditu postu horretan. Albisuk prezio lehiakorrak eskaintzen ditu, eta bezeroarengana iristeko prest dago, auzoz auzo ere ibiliko delako, deitzen bazaio. Horretarako 652 920 848 zenbakira deitu behar da, eta www.zorrozketak.com webgunean informazio gehiago aurkitu daiteke.

Perretxikoen atalean ez zen berritasunik izan, baina aipagarria izan zen berriz ere eskainitako ziza kopurua, Lasa, Barcina, Barandiaran eta plazako postuetan 280 kilotik gora zenbatu zirelako, kiloa 18 eta 40 euro artean. Gainera, 65 kilo onddo (22-38 euro) eta 12 kilo ziza hori (24-26 euro) ere eskaini zituzten.

Fruta saltzaileenetan, berriz, melokotoia (kiloa 5,95 euroan), eta Leridako gereziak ere saltzen hasi dira (15,9 euro). Hezurdun frutaren denboraldia hasi da.

Eta jarritako postu berezi bat ere aipatu behar da, Legazpiko Olazabal institutuko ZIG-eko ikasleena. Saloura ikas bidaian joateko dirua biltzen ari ziren, gelan egindako gozoak eta artisau lanak salduta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kurutziako tomatea, estimazio handiko produktua