
Ordizia
Jakintza ikastolak Lilatoierako taldea osatuko duSecciones
Servicios
Destacamos
Ordizia
Jakintza ikastolak Lilatoierako taldea osatuko duDonostiako Lilatoiak 35. edizioa beteko du aurten. Jakin-tza Ikastolak hainbat urte daramatza ikasle, irakasle, guraso eta herritarrez osatutako taldearekin parte hartzen. Lilatoiaren hurrengo edizioa otsailaren 23an, igandearekin, egingo da eta ikastolako taldeak ere bertan parte hartzea aurreikusten dute.
Azken bi ediziotan, 2023 eta 2024koetan, ... talde handienaren saria lortu zuen Jakintza Ikastolako neska korrilarien taldeak. Hori dela eta, aurten ere lorpen horri jarraipena eman nahian, neska ordiziarrak eta lagunak taldean parte hartzera animatu nahi dituzte.
Iaz 130 emakumek osatu zuten Jakintzako taldea. Aurten, datu hori mantendu eta hirugarren urtez talde handienaren saria lortzeko erronka bete nahi dute.
Talde horretan hamalau urtetik gorako neska korrikalariek izena eman dezakete, hau da, 2011ko otsailaren 23a baino lehenago jaiotakoak. Ikasle, irakasle, guraso, senide edota parte hartu nahi duten guztiei irekita dago Ikastolako korrika taldea eta beraiekin bat egin nahi dutenek bihar, urtarrilaren 20a, astelehena, dute izena emateko azken eguna. Horretarako, izen-abizenak lilatoia@jakintza.net helbide elektronikora bidali beharko dira.
Lehengo urtean 4.859 emakume korrilarik hartu zuten parte Lilatoian eta, horietatik 168 ordiziarrak izan ziren. Denen artean Ordiziako lehen sailkatua Idoia Mugica izan zen, sailkapen orokorrean 55. postuan iritsi zena eta, beteranoen artean, hamargarrena.
Lilatoiak 5 kilometroko ibilbidea du, Donostiako kaleetan zehar. Boulevard-ean du irteera, 10:25ean. Lasterketaren gainetik, emakumeak ahalduntzea bilatzen duen ekitaldia da, kirolaren bidea osasuna, inklusioa eta talde lana sustatuz.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.