Borrar

Ordizia

Ikasturte amaierako festa ospatuko du gaur Ordiziako Eskola Publikoak

Amaia Núñez

ORDIZIA.

Viernes, 13 de junio 2025, 20:27

Ikasturte amaierako festa ospatuko du Urdaneta Eskola Publikoak gaur larunbatarekin. Festa herriko kaleetara zabalduko dute. Eskolako komunitate osoak antolatu du eta bertan Ordiziako eskola publikoa osatzen duten irakasle, ikasle, familia eta langileak elkartuko dira, eta herritarrak ere bat egitera gonbidatzen dituzte. Iazko «festa arrakastatsuaren» ondoren, aurten «komunitatea indartuko zuen» jai bat antolatzea zuten helburu. Horretarako, urtean zehar «hainbat ekintza burutu ditugu eskola komunitatea saretzeko eta indartzeko».

Egitarauean dauden jarduera ezberdinak prestatu dituzte. Goizeko ekintza guztiak plaza nagusian burutuko dira: ginkana, puzgarriak, hamaiketakoa, ikasleek prestatutako emanaldiak eta bertsoak gozatzeko aukera egongo da 10:00etatik aurrera. Ondoren, komunitate osoa frontoian elkartuko da bazkaltzeko. Plazatik frontoira Ordiziako Musika Eskolako bandarekin kalejiran joango dira herriko kaleetatik barrena.

Ohitura jarraituz, 650 lagunetik gorako bazkaria komunitateko kideen artean prestatuko dute. «Menua eskolako komunitatean aberastasunez bizi dugun aniztasun oroarekin bat datorren jakiz osatua egongo da eta guztientzako irisgarria». Arratsaldean, berriz, diskodantza eta goitibeherak egongo dira, eta, ondoren, DJ Busburen musikarekin gozatzen jarraituko du festak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasturte amaierako festa ospatuko du gaur Ordiziako Eskola Publikoak