Ordizia
Ibargurenek eta Agirrezabalek ezin izan zuten denboraldia txapelarekin borobilduPala luzeko Gipuzkoako azpitxapeldun geratu dira finala andoaindarren aurka galduta
Denboraldi ofizialari amaiera gazi-gozoa eman diote Oiangu Pilota Elkartean. Gipuzkoako pala luzeko Txapelketako finala jokatu zuten Beñat Ibarguren eta Gari Agirrezabalek, baina gogor lehiatu arren, txapela etxean geratzea lortu zuten andoaindarrek.
Ibarguren eta Agirrezabalek txapelketa bikaina osatu dute. Pixkanaka goranzko bidea egin zuten. Hala ere, igandean ezin izan zuten Altuna eta Rekaldek osatutako Gaztelekuko bikotea mendean hartu. Kantxan erakutsi zuten berdintasuna markagailuan ere adierazi zen partidaren erdialdera bitartean. Baina handik aurrera, andoaindarrak nagusitu ziren Arrate pilotalekuan, 45-33 irabaziz.
Hemendik aurrera, txapelketa pribatuen eta herriko jaietan murgilduko direnen garaia hasiko da hemendik aurrera. Joan den asteburuan dagoeneko lehen finalak jokatu ziren. Altzako txapelketako finalera iritsi zen Xabier Naldaiz, nahiz eta ezin izan zuen irabazterik izan. Era berean, Zuhaitz Letamendiak Oiartzungo buruz burukoan finalerdia galdu zuen.
Xabier Naldaiz azpitxapeldun izan zen Altzan eta Letamendia finaletik kanpo geratu zen Oiantzunen
Dena den, denboraldi oparoa izan dute Oiangu elkarteko pilotariek. Pala motzeko Gipuzkoako txapelketarekin hasi ziren eta hutsik egin gabe ordezkatu dute taldea Euskal Herriko txapelketan, Euskal Ligan, Udaberri txapelketan edota Goierri Kopan, besteak beste.
Txapela ere janzteko aukera izan dute: Luzuriaga eta Etxeberriak Goierri Kopako finala irabazi zuten, kasu honetan taldekide dituzten Oyarbide eta Letamendiaren aurka. Udaberri sarian, berriz, Josu Oyarbide eta Peru Ormazabal azpitxapeldun izan ziren. Hauek, gainera, larruzko paletako hirugarren mailako finalera iritsi ziren denboraldi hasieran.
Ordizia Hiria
Datozen asteetan Oiangu elkarteak Santa Ana jaiei begira antolatzen dituen Ordizia Hiria txapelketako partidak ikusteko aukera egongo da Beti Alai frontoian. Finalak, ohi bezala, uztailaren 25ean jokatuko dira. Aurten benjamin, alegin, etorkizuneko gaztetxo eta gizonezko zein emakumezkoen nagusi mailako txapelketak antolatu dituzte. Guztira ia 40 bikote ari dira lehiatzen maila ezberdinetan.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.