Borrar
Hurrak Miren Jauregiren postuan. D'ELIKATUZ
Ordiziako Azoka

Hurra, basarana, gibelurdina... uda aurrera doa

Piperrak ere gorritzen hasi dira, eta morro gorria aukeran dago hainbat postutan

Tere Madinabeitia

Ordizia

Osteguna, 14 abuztua 2025, 02:00

Comenta

Azken egunetako bero gorriak baino gehiago, oporren ondorioak ziren hizpide asteazken honetako ferian Ordizian. Izan ere, abuztua erdira iristen ari da, eta saltzaile batek gogoratu zuen bezala, justu hau, Andre Mariaren astea, da salmentarako okerrena: jende gehiena oporretan dago, abuztuaren 15a jai eguna da, eta Donostiak Aste Nagusia da. Hala ere, eta ohi baino jende gutxiago zebilela egia izan arren, eroslerik ez zen falta, eta asteazkenero bezala, erostekorik ere ez.

Erostekoen artean, produktu berriak ere izan ziren, hurra bezala. Aramako Miren Jauregi eta Jaione Irazusta ama-alabak zuten salgai, kiloa 5 euroan. Intxaur gutxi batzuk ere eraman zituzten feriara, itxura onekoak, baina aurrerago zer izango den ez dakitela zehaztu zuten. Izan ere, fruitu lehor hau gaixotasun batek jota dago azkenaldian, eta azken uztak ez dira oso onak izan. «Ea zer dakarren aurtengoak», esan zuten.

Eguneko beste berritasuna basarana izan zen, eta hori ere Aramako postu batean zegoen salgai. Maite eta Arantxa Zurutuza ahizpek zuten, kiloa 7 euroan. Patxarana egiteko erabiltzen da fruta hau, eta oraindik badago edari hori etxean prestatzen duenik.

Bi produktu horiek ikusita, argi dago uda aurrera doala, eta hori piperren kolorean ere antzeman daiteke, gorritzen hasi delako. Badira aste batzuk piper morroa ferian aurkeztu zutela, baina atzo gorrituta ere jarri zuten salgai. Aramako Patxi Arizmendik eta Ibarrako Arantxa Ipagarragirrek aurkeztu zuten, kiloa 4,5 eta 5 euro artean.

Udaren bilakaeraren ispilu dira perretxikoak ere. Aurreko astean gorringoak iritsi ziren, eta atzo, denboraldiko lehen gibelurdinak. Mikel Lasaren postuan eskaini zituzten 15 kilo, 28 euroan kiloa. Bestela, perretxikoen eskaintza hau izan zen: 8 kilo gorringo (30 euro), 90 kilo onddo (22-28 euro artean) eta 44 kilo ziza hori (19-22 euro). Barcinak boilur beltzak ere bazituen, pieza bakoitza 5 eta 25 euro artean, tamainaren arabera.

Zuhaiztiko gunean ere aurkeztu zituzten berritasunak fruta saltzaileek. Gune horretan ere oporren ondorioz badira hutsuneak saltzaileen artean, baina bazegoen fruta eta barazkiak erosteko nahiko aukera. Postu hauetara iritsi diren azkenak moskatel motako mahatsa (4,5-5,5 euroan kiloa), udare tomatea (1-2,25 euro), eta piku berdea eta beltza ( 6,5-8,5 euro) dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hurra, basarana, gibelurdina... uda aurrera doa

Hurra, basarana, gibelurdina... uda aurrera doa