Borrar
Ehunka bertsozale elkartzen ditu urtero Emaneurrek antolatzen duen bertso afariak. EMANEURRE
Goi mailako bertso-afaria antolatu du Emaneurre taldeak hilaren 14rako

Ordizia

Goi mailako bertso-afaria antolatu du Emaneurre taldeak hilaren 14rako

Tximista sagardotegian egingo da Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluzerekin eta txartelak salgai daude jada ohiko lekuetan

Amaia Núñez

Ordizia

Viernes, 7 de febrero 2025, 19:39

Emaneurre taldeak bertso afariaren zortzigarren edizioa antolatu du datorren otsailaren 14rako, ostiralarekin. Aurten ere Tximista sagardotegian egingo da ekitaldia, hiru bertsolariren parte hartzearekin.

Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Aitor Mendiluze izango dira afarian egongo diren bertsolariak, eta Igor Eguren arituko da gaiak jartzen, oraingoan ere. Aurten ez da eskualdeko bertsolaririk egongo lehen aldiz 2012an bertso afaria antolatzen hasi zenetik, ez baitu parte hartuko Iker Zubeldia zegamarrak, azken sei urtetan hutsi egin gabe Ordizian egon dena.

Bertso afarira joaten direnek sagardotegiko menuaz eta bertso-saioaz gozatuko dute. Txartelak jada salgai daude, 40 eurotan, Sugaar, Amonane eta Kirkil tabernetan. Afaria 20:30ean izango da.

Bertso afaria Emaneurrek antolatzen zuen Asteburu Kulturalaren baitan sortu zen, 2012. urtean. Bi bertsolari goierritar izan ziren lehenengo saio hartan: Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin. Afal aurretik, giro ederra izan zen herriko kaleetan egin zuten bertso poteoan. Hurrengo urtean, 2013an ere formatu bera errepikatu zuen realzaleen taldeak, poteoa eta ondoren afaria, Gemma Urteaga eta Joanes Etxaide zegamarrarekin. Hala ere, hirugarren ediziorako itxaron egin behar izan zuten zaleek, 2019ra arte ez baitzuten berriro egin, taldearen 10. urteurrena aitzaki hartuta. Tartean, dena den, ez ziren geldi egon eta euskal kulturaren eta euskararen aldeko hainbat ekitaldi antolatu zituzten, baita beraien jatorri den Reala bultzatzea ere.

Duela zazpi urte berriro bertso afariak antolatzen hasi zirenetik ez dute otsaileko egitarauan hutsik egin. Zale ugari elkartzen ditu urtero bertso afariak. Iaz ere 130 lagunek parte hartu zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goi mailako bertso-afaria antolatu du Emaneurre taldeak hilaren 14rako