Giro bikaina XVIII. gomazko txapelketako finaletan
Giro bikainean igaro dira jaietan jokatu diren pala partidak. Uztailaren 23an XVIII. gomazko txapelketako finaletako hauek izan ziren emaitzak.
Zilarrezko mailan, Mujika Insausti 25-Echeverria Esnaola 19. Urrezko mailan Altuna Zabala 25-Oyarbide Goñi 13. Uztailaren 25ean berriz aipatzeko bi puntu finaletako emaitzaz haratago. Lehena txikitxoek erakutsi ziguten kirol maila. Urte osoko lanaren emaitza. Entrenatzaile duten Jesus Mari Albisuri eman zioten oroigarria ere.
Bigarrenik bi oiangutarrei eginiko agurra, Josetxo Erize eta Josu Gelbentzuk ez baidute federatu gisara gehiago jokatuko. Urteetan klubaren parte, gazteak entrenatzetik epaile lanak burutzera, eta horregatik esker oneko hitzak besterik ez ditugu beraientzat.
Ordizia Hiriko emaitzak, paleta larruz: Aritz Garikano Anatz Pichel 35-Iker Larrarte Aimar Etxeberria 19. Finaleko jokalari onenaren saria: Anatz Pichel.
Pala motzean: Jon Zumeta Imanol Olaran 40-Xabier Berasategi Abel Pichel 22. Finaleko jokalari onenaren saria: Imanol Olaran.