Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Binakako txapelketari dagokion ligaxkako azken partidak jokatuko dituzte Beti Alai pilotalekuan. GKEF
Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren ligaxkako azken partidak, larunbat honetan

Ordizia

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren ligaxkako azken partidak, larunbat honetan

Adimen urritasuna duten pilotariak arituko dira, binaka Beti Alai pilotalekuan 10:00etatik aurrera, finalerako sailkapenaren bila

Amaia Núñez

Ordizia

Viernes, 11 de abril 2025, 19:42

Azken asteotan gaztetxoen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako partidak jokatu baziren Beti Alai pilotalekuan, gaur pilota egokituaren txanda izango da. Goizeko 10:00etatik aurrera, adimen urritasuna duten pilotariak arituko dira ligaxkari dagozkion azken partidak jokatzen.

Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko XV. Txapelketari dagokio gaur goizeko jaialdia. Lehiaketa bi espezialitateetan ari dira jokatzen, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak elkarlanean antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta udalerri ezberdinen laguntzarekin. Alde batetik, adimen urritasuna duten pilotariak daude, eta, bestetik, urritasun fisikoa duten pilotariak, gurpil aulkian eta gomazko paletarekin.

Beti Alai pilotalekuan adimen urritasuna duten modalitateko partiduak jokatuko dira. Hauek paletan teniseko pilotarekin aritzen dira, binaka. Txapelketan murgilduta daude jada bikoteak eta ligaxkako azken partidak jokatuko dituzte gaur. Bi norgehiagoka izango dituzte bakoitzak, zehazki. Lortutako emaitzen arabera, bikote ezberdinak sailkatuko dira maiatzaren 10ean Oiartzunen jokatuko den finalera begira.

Goiz guztian hamaika partida jokatuko dituzte guztira, paletan teniseko pilotarekin, eta partiduak 15 tantora izango dira

Guztira hamaika partida jokatuko dituzte, modalitate honetan parte hartzen ari diren 14 bikoteren artean. Txapelketa mixtoa da eta bikote gehienak gizonezkoez osatuta badaude ere, neskak ere ikusi ahal izango dira jokoan. Partida bakoitza 15 tantora izango da.

Txapelketa otsailaren 1ean hasi zen Zarautzen eta sei jardunaldi izan dituzte. Gipuzkoako lau kirol elkarteetako pilotariak aritu dira aurten, Kemen, Mindara, Zarautz eta Zumaia, hain zuzen. Banakako finala Asteasun jokatu zen martxoan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketaren ligaxkako azken partidak, larunbat honetan