

Secciones
Servicios
Destacamos
Tere Madinabeitia
Ordizia.
Jueves, 27 de febrero 2025, 01:00
Oraindik aste batzuk falta dira urtaro hori iristeko, baina udaberri kutsua geroz eta nabariagoa da Ordiziako ferian. Atzo lehen geranioak eta tomate landareak ikusi ziren, eta eguraldiak ere lagundu zuen, hotz egin zuen arren, eguzkiak erakutsi zituelako izpiak.
Loreen eskaintzan ikusten da dagoeneko udaberriaren gertutasuna, eta eskaintza horretan, geranioak nabarmendu behar dira lehenik. Iñaki Azanzak jarri zituen atzo salgai urteko lehenak, geranio arruntak, eta kolore askotakoak. Iazko prezio berean ditu aurten ere, hau da, 2,9 euroan. Azanzaren postuan halako kolore festa ikusita, jendea animatu zen erostera, nonbait, negukoak atzean utzi eta loreak aldatzeko gogoz dagoelako. Horretarako, diplademiak ere badituzte aukeran, kolore askotakoak horiek ere, bakoitza 8,5 euroan.
Landare eskaintzan ere hasita dago udaberriari begirako mugimendua, eta atzo lehen tomateak jarri zituzten salgai. Ibarrako Iguategikoek zituzten, baina oraindik kanporako goiz dela eta negutegirako zirela ohartarazi zuten. Jack motako tomate landarea zen, eta 0,70 euroan zuten.
Baratzea, berriz, oraindik geldi dago, eta ezer gutxi iristen da handik baserritarren postuetara. Baina tarteka izaten da produktu berriren bat, tipulina bezala. Zeraingo Iñaki Intxaustik aurkeztu zuen atzo, eta sortaka jarri zuen salgai, 3 euroan.
Arbi zuria ere iritsi zen atzo. Bidania-Goiatzeko Natalia Magallanesek zuen, hosto eta guzti, sorta 2,5 euroan. Galizian ohitura handia dago arbi hostoak edo greloak jateko, eta hemen ere bada horietara zaletutako jendea nonbait.
Zuhaitzak txertatzeko garaia dela ere esan behar da, eta lan hori egiteko behar den erretxina ferian erosi daiteke. Urtero bezala, Maite eta Arantxa Zurutuzak dute salgai, pote handia 11 euroan, eta txikia 6,5 euroan.
Plaza Nagusitik irtenda, atzo arropa saltzaileen gunera joateko eguna ere izan zen, postuetako batean erretiroa hartutako saltzaile bat agurtzeko. Esteban Murillo Elgarresta zen.
Gizonezkoen arropa saltzen duen postua da Murillorena, eta bera, 18 urte zituenetik ibili da lanean bertan, hasieran aita Miguelekin, eta azken urteetan Miguel Angel anaiarekin. Estebanek erretiroa hartu du, baina anaiak jarraituko du postuarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.