Ordizia
Gaur hasiko da Aste Internazionalista Barrena kultur etxeanSecciones
Servicios
Destacamos
Ordizia
Gaur hasiko da Aste Internazionalista Barrena kultur etxeanA. N.
Ordizia.
Miércoles, 26 de marzo 2025, 20:19
Aste Internazionalista ospatuko da gaurtik aurrera Barrena kultur etxean Goierriko Talde Internazionalistak antolatuta. Guztira nazioarteko gaien inguruko lau ekitaldi izango dira egun hauetan, besteak beste, hitzaldiak, ikusentzunekoak eta mahai inguruak egongo dira, guztiak arratsaldeko 18:00etan, sarrera irekiarekin.
Horrela, gaur ostegunarekin 'Venezuela setiopean. Gaur egungo egoera ulertzeko gakoak' hitzaldia eskainiko dute Iñaki Etaio eta Aitor Juaristi Askapena taldeko kideek arratsaldean.
Bihar ostiralean berriz, Siriar errepublika arabiarraren historia eta bere erorketa izango du hizpide Ander Aranburu GeopolitikaZ podcatseko kideak.
Hurrengo bi saioak datorren astean egingo dira. Apirilaren 3an, osteguna, 'Hijas del Nakba. Palestina' ikusentzunezkoaren proiekzioa egingo da Alaitz Amundarain BDZko kidearen eskutik eta, ondoren, gaiaren inguruko mahai ingurua egingo da.
Aste Internazionalistari amaiera emateko, apirilaren 4an, 'Insumisas' dokumentala proiektatuko da, Saharar giza eskubideen alde lan egin duten emakumeen lanaren inguruan, eta jarraian mahai ingurua egingo da. Ekitaldian parte hartuko du Garazi Hach Embarek Irizar saharar euskaldunak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.