Ordizia
Gaur arratsaldean abiatuko da Euskaraldia ekitaldi bereziarekinA. N.
ordizia.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:17
Hamaika eguneko euskararen aldeko gizarte ariketa jarriko da martxan laugarren aldiz gaur. Ordizian ekitaldi berezia egingo da arratsaldean egitasmoari hasiera emateko. 18:00etatik aurrera kale animazioa egongo da eta txapak jasotzeko azken aukera egongo da, 19:00ak arte. Ordu horretan txupinazoa botako da Plaza Nagusian, eta elkarrekin jantziko dute txapa egitasmoari hasiera emateko. Ondoren, musika eskolako Izarrak taldeak kontzertua eskainiko dute udaletxeko arkupetan.
Ostiralean, berriz, goizean herriko ikastetxeek hainbat ekintza burutuko dituzte. 10:00etan Lehen Hezkuntzako haurrek euskaraldiko abestiak kantatu eta dantzatuko dituzte Barandiaran plazan. Gainera, DBHko ikasleek Eus-karaldiko kartelen banaketa egingo dute herriko establezimenduetan.
Bihar arratsaldean kantujira egongo da alde zaharreko kaleetan zehar, Kantazak eta Musika Eskolako ikasleen parte hartzearekin.
Gainera, hurrengo asteko asteazkenean Kultur Aniztasunaren eguna ospatuko da eta, horren baitan, VI. Kulturarteko Irakurketa egingo da Nikolas Lekuona plazan herriko hainbat eragileren eskutik. Euskaraldiari maiatzaren 25ean, igandearekin, emango zaio amaiera, beste ekitaldi berezi batekin.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.