Gabonak gerturatzen ari direla nabaria da feriako eskaintzan
Izeiak eta pazko loreak salgai daude, eta gozo eta fruta aukera zabaldu egin da data horiei begira
Tere Madinabeitia
Ordizia
Osteguna, 4 abendua 2025, 01:00
Izeiak, Gabonetako gozo eta frutak etappazko loreak hasi dira Ordiziako ferian, data horiek gerturatzen ari direla gogoratuz. Abendua hastearekin batera iritsi dira, eta negu giroaz lagunduta gainera. Atzo hotzarekin kexu ziren Plaza Nagusiko saltzaileak, eta arrazoi guztiarekin gainera, inguruko termometroetan goizeko 10etan ikusi zitekeenez, 6 gradu besterik ez zeudelako.
Izeiak izan ziren atzoko berritasun nagusia. Mikel Lasaren postuan zeuden salgai, normandiana motakoak, eta 15 eta 25 euro artekoa zen prezioa. Gutxi ba-tzuk zituzten bakarrik, baina datozen asteetan gehiago izango direla agindu zuten.
ORDIZIAKO AZOKA
-
Bertako pruduktuak
-
Gutxi. Gehi.
-
Perretxikoak
-
Onddoa 24 42
-
Saltsa perret beltza 26
-
Niskaloa 28
-
Mendiko angula 26
-
Ziza horia 29
-
Gorringoa 38
-
Gaztak
-
Ardia 20 24
-
Behia 12,5 25
-
Nahasia 13,5 16
-
Ahuntza 17,5 30
-
Fruta
-
Kiwia 4
-
Mizpira 2,5 4
-
Sagarra 2,5 3,5
-
Intxaurra 5 6
-
Hurra 4 5
-
Barazkiak (kiloa)
-
Bruselaza 6 8
-
Babarrun beltza 18
-
Leka 5 6,5
-
Kuia 2,5 3,5
-
Patata 1,5 3
-
Tomatea 4 8
-
Pipermina 12 15
-
Piperrak 3,5 6
-
Tipula 1,5 3
-
Ziazerba 4 8
-
Azenarioa 1,5 3
-
Barazkiak (unitatea)
-
Aza 2 3
-
Azalorea 2 3
-
Brokolia 2 3
-
Romaneskua 2 3
-
Baratxuria 0,5 0,7
-
Eskarola 1,5
-
Atxikoria 1 1,5
-
Urazak 0,8 2,5
-
Barazkiak (sorta)
-
Kale aza 2
-
Borraja 2
-
Erremolatxa 1,5
-
Ziazerba 1,5 2,5
-
Baratxuria 2
-
Azenarioa 1 2,5
-
Tipula 1 1,5
-
Zerba 2 2,5
-
Porrua 2 3
-
Beste batzuk
-
Eztia 14 15
-
Sagar zukua 4
-
Arto irina 3
-
Arto opila 6
-
Kanpoko produktuak
-
Barazkiak
-
Ilarrak 7,95 8,95
-
Kardua (pieza) 4,9
-
Orburua 7,9 8,95
-
Borraja 2,95 6,75
-
Tomatea 4,5 8,9
-
Piper gorria 1,95 3,2
-
Leka 2,95 7,9
-
Patata 1 2,5
-
Kuiatxoa 1,95 3
-
Berenjena 2,25 2,95
-
Uraza 1 2
-
Azenarioa 2,95
-
Brokolia 3,9 4,5
-
Azalorea (unitatea) 1,95 3
-
Porrua (sorta) 2,95 3,5
-
Fruta
-
Gaztaina 5,95 6,5
-
Mandarina 1,5 4,95
-
Laranja 2,25 2,95
-
Klementina 2,25 4,50
-
Mahatsa 3 4,95
-
Madaria 2,5 2,95
-
Sagarra 1,5 2,95
-
Platanoa 1,95 3,9
-
Kiwia 3,95 4,5
-
Piña 2 4,5
-
Arraina
-
Legatza 24,9
-
Merlenka 21,9
-
Peskadilla 14,9
-
Oilarra 19,9
-
Izokina 21,9
-
Mihi arraina 29,8
-
Txitxarroa 12 19,9
-
Itsas-zapoa 18,8
-
Bakailaoa 28,8
-
Bakailao xerra 22
-
Karrilera 22,9
-
Kokotxa 41
-
Txipiroia 18,5
-
Antxoa 8,9
Gabonetarako gozoak eta frutak ere iritsi dira feriara, eta lau postutan daude salgai. Plaza Nagusiko albo batean Rufina Ramajo, Juan Jose Gastesi eta bien alaba Ainararen postua dago, Teo Muñozena beste alboan, eta Luis Rodriguezena goi aldean; Zuhaiztian, berriz, Jon Blancorena dago. Gabonak gerturatzearekin batera, produktu bereziak jartzen dituzte salgai, eta hauek dira horietako batzuk: polboroiak (11,9-38,5 euro), mazapanak (16,9-26), mantekatuak (18), girlatxea (20-26), mahats pasak (6,9-22), aran pasak (10-12), orejoiak (16,5-22 euro) eta pikuak (7,5-18).
Poinsetia edo pazko lorea ere Gabonekin lotzen da. Azanzaren postuan dago salgai: gorria 8,5 euroan, eta arrosa 9,5 euroan.
Gabon kontuekin amaitzeko, esan behar da aurtengo feria berezia abenduaren 23an egingo dela, asteartean.
Berritasun gehiago ere izan zi ren atzo. Sustrai Askeak elkartearen postuan Natalia Magallanesek tupinambo deituriko tuberkulua aurkeztu zuen, txerri patata izenarekin ere ezagutzen dena. Kiloa 6 euroan zuen.
Perretxikoak, berriz, Lasak izan zituen bakarrik, Barcina ez zelako ferian izan: 80 kilo onddo (24-42 euro), 25 kilo niskalo (28 euro), 20 kilo ziza hori (28 euro), 9 kilo saltsa perretxiko beltz (26 euro), 10 kilo mendiko angula (26 euro), 6 kilo gorringo (38 euro), eta kilo bat boilur (160 euro).
Sardina zaharrak ez dira berriak ferian, baina aipamena merezi dute, toki gutxitan ikusten direlako. Goen plazan erosi daitezke asteazkenetan, Arantxa Ayerzak eramaten duen Lezo bakailao saltzailearen postuan. Asko ez, baina saltzen direla esan zuen. Banaka daude salgai, 0,80 euroan bakoitza.