
Ordizia
Euskal Herriko Artisau Garagardo Azoka prest du Emaneurre taldeakSecciones
Servicios
Destacamos
Ordizia
Euskal Herriko Artisau Garagardo Azoka prest du Emaneurre taldeakUdaberriko kultur programazio berezian bere lekua hartu du Euskal Herriko Artisau Garagardo Azokak. Aurten maiatzeko bigarren asteburuan egingo du Emaneurrek azoka berezi honen zortzigarren edizioa. Ohiko egitaraua prestatu dute: ostiralean garagardoen dastaketa izango da eta larunbatean azoka.
Garagardo-dastaketa Ordizia Hoteleko terrazan egingo da maiatzaren 9an, 19:30etik aurrera. Oraingo honetan ere bost garagardo ezberdin dastatzeko aukera egongo da, hiru ekoizle ezberdinenak: Naparbier, Bidassoa eta Mala Gissona. Dastaketak 15 euskoko prezioa izango du, bost garagardoak eta pintxoak barne. Parte hartu nahi dutenek emaneurretaldea@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dute izena emateko.
Hurrengo egunean festa Plaza Nagusira eramango dute. Egun osoan zehar, Euskal Herrian ekoizten diren artisau garagardorik gehienak dastatu ahal izango dira: Basabe, Meta, Baobeer, Higer, Garagart, Atala Brewing, Iparra Beer, Scimia, El Holandés Errante, Naparbier, Bidassoa, Mala Gissona, Brewing Land, Xorta, Basque beer, Tito Blas eta Zampano.
Ekoizleen postuak goizez 11:00etatik 14:30era eta arratsaldez 17:30etik gauerdira egongo dira irekita, eta bisitariek edari horiek guztiak dastatu ahal izango dituzte. Plaza Nagusian antolatuko den esparrura joaten direnek garagardo-ontzia erosi beharko dute. Postu bakoitzean, dagokion zuritoa, kanabera edo botilatxoa baino ez da eskatuko.
Gainera, Euskal Herriko Garagardo Txapelketa ospatuko da. Epaimahaiak zuzenean dastatuko eta baloratuko du edari bakoitza eta eguna amaitzean emango dute ezagutzera zein den guztietatik garagardorik onena. Edarien dastaketa laguntzeko, Lazkaoko talogileak eta txerria burruntzian ere dastatu ahal izango dira. Usadioa jarraituz, musika ez da faltako eta aurten Iratzar erromeria taldeak alaituko du plazako giroa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.