Ordizia
Euskadiko Txapelketa irabazi dute Oianguko infantilek Gipuzkoarekin
Secciones
Servicios
Destacamos
Ordizia
Euskadiko Txapelketa irabazi dute Oianguko infantilek GipuzkoarekinEmaitza gazi-gozoak jaso zituzten azken jardunaldian Oianguko pilotariek. Klubeko gaztetxoek asteburua borobildu zuten Euskadiko Txapelketa irabazita. Nagusiek, berriz, ezin izan zuten finalerako sailkapena eskuratu.
Gipuzkoa ordezkatuz jokatu zuten infantil mailan Oiangu Pilota Elkarteko gazteek. Gomaz Sardon-Andonegi eta larruz Soberon-Maiora bikoteak lehiatu zuten. Lehenengo jardunaldian bizkaitarren aurka irabazi ondoren, azkenekoan arabarrak menderatu zituzten. Hortaz, bigarren urtez jarraian Euskadiko txapeldun izan ziren goierritarrak.
Nagusien mailan, paleta larruzko trinkete txapelketako finalerdiak jokatu zuten Irurako Ametsa trinketean Otegi eta Etxeberriak, Oiangu1 bikoteak. Partida estua lehiatu zuten Errepalako Brosa eta Navarroren aurka, azken tantoetan donostiarrak nagusi izan ziren. Hala ere, irakurketa positiboa egiten dute klubetik. «Txapelketa luzea jokatu dute eta finalerdia lesio bat tarteko ordezko batek jokatu badu ere, aurreko urteetako emaitzak hobetzea lortu da. Hurrengorako itxaropen izpi bat geratzen da».
Aste honetan jardunaldi garrantzitsua izango da pala luzeko pilotarientzat. Oiangu 2ko Otegi-Letamendia bikoteak andoaindarren aurka jokatuko du ligaxkako lehen postua eskuratzeko norgehiagoka. Irabazten duenak finalerako txartela lortuko du.
Bestalde, Oiangu 1eko Ibarguren-Agirrezabal bikoa Ilunpeko Martija eta Sanchezen aurkako partida irabazi beharrean da finalerdietara sailkatu ahal izateko. Bi partidak igande honetan, goizeko10:30ean hasita jokatuko dira Andoaingo Arrate pilotalekuan.
Pilota jardunaldi berezia hartuko du larunbat honetan Beti Alai pilotalekuak. Erreminta Eguna ospatuko da, Gipuzkoako Pelota Federazioaren mendeurrenaren ekitaldien baitan.
Goizeko 9:00etan hasita, Gipuzkoako pala final ezberdinak jokatuko dira. Goizean alebin eta infantil mailako finalak egongo dira ikusgai, baita pilota inklusiboko erakustaldi bat. Arratsaldean, berriz, kadete eta jubenilen taldekako finalak jokatuko dira lehenengo eta, jardunaldiari amaiera emateko, larruzko palako herriarteko finalak jokatuko da Errenteria eta Andoainen artean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.