
Ordizia
Eskuz Binakako XVIII. Txapelketa Herrikoia antolatu du EmaneurrekSecciones
Servicios
Destacamos
Ordizia
Eskuz Binakako XVIII. Txapelketa Herrikoia antolatu du EmaneurrekAurten ere Emaneurre taldeak Ordiziako Eskuz Binakako Pilota Txapelketa herrikoia antolatu du, XVIII. edizioa izango dena. Iaz hogeitabi bikotek parte hartu zuten, giro ederrarekin. Parte hartu nahi dutenen-tzako izena ematea irekita dago jada apirilaren 30era arte eta posta elektronikoz egin beharko da emaneurretaldea@gmail.com helbidera idatzita.
Parte hartzeko beharrezkoa izango da Ordizian jaioak edo erroldatuak egotea, herrian ikasi izana edo Ordiziarekin lotura estua eta jarraia izatea.
Izen emateko 10 euroko kuota ordaindu beharko du bikote bakoitzak. Kopurua Emaneurreko kontu korronte zenbakian sartu beharko da bikotearen izena argi adieraziz. Gainera, ordainagiriaren kopia ere bidali beharko da izena emateko mezuan, bikoteko partaideen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki batekin.
Pilotan federatuta daudenek ezingo dute txapelketa honetan parte hartu. Era berean, bikote bakoitzak gehienez ordezko pertsona bat izango du partidaren batean ordezkapena egiteko. Jokalari hori beti berdina izango da eta ezin izango du txapelketako beste edozein bikoteren ordezkoa izan, ez eta txapelketatik at geratu den edozein jokalari izan. Ordezkapenak egiten dituen jokalariaren partidu kopuruak ez du mugarik baina bigarren faseko azken partida joka-tzen duen bikoteak jokatu beharko du finala.
Txapelketako koadroa izena ematen duten bikote kopuruaren arabera diseinatuko dute. Gainera, bikote bakoitza arduratuko da partidua jokatu eta emaitza pilota kaxan dagoen orrian apuntatzeaz. Emaitzarik jasotzen ez den partiden kasuan, bi bikoieei 22-0 galdutzat emango zaie. Ohi bezala, bi fasetan jokatuko da txapelketa. Lehenengo fasea ligaxka moduan izango da eta, sailkapenaren arabera, bigarren faserako hiru taldeak osatuko dira.
Lehenengo fasea bost asteburutan jokatuko da, maiatzaren 4tik ekainaren 9ra. Bigarren fasea ekainaren 12an hasiko da, uztailaren 13ra bitartean. Finalak berriz, Santa Ana jaien baitan jokatuko dira, uztailaren 16an, asteazkena, Beti Alai frontoian.
Iaz inoiz baina bikote gehiagok parte hartu zuten errealzale taldeak antolatzen duen pilota txapelketan, 24 bikotek hain zuzen. Guztien artean garaile suertatu zen Guti-Erauskin bikoa, aurreko bi urtetan bigarren izan ondoren, lehen aldiz Urrezko Liga irabazi zuena. Bigarren Otegi-Mujika bikotea izan zen, 2018an eta 2022an garaipena lortutakoak.
Zilarrezko liga berriz Barandiaran eta Telleriarentzat izan zen, finalean Iztueta eta Gorrotxategi garaitu ondoren; eta Brontzezko ligan Sanchez eta Sotok irabazi zuten, Alberdi eta Txitxiro gailenduta.
Santa Ana jaien baitan joka-tzen diren finalek ikusle ugari erakartzen dituzte Beti Alaiko frontoi txikira.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.