Ordizia
Eskuz Binakako Pilota Txapelketa herrikoiaren bigarren fasea hasiko duteHiru mailatan banatuta egingo du aurrera finaletara bitartean Emaneurre taldeak antolatzen duen txapelketak
XVIII Eskuz Binakako pilota txapelketa herrikoia aurrera doa. Lehenengo sailkapen partidak amaituta, Emaneurre taldeak antolatzen duen txapelketa bigarren fasean murgilduta dago jada. Oraingo honetan bi bikotek amaitu dute atal hau partida guztiak irabazita: Mikel Lacalle eta Ioritz Zarrabeitiak, eta Haritz Gutierrez eta Bingen Erauskinek osatutakoak.
Iaz txapeldun izan ziren Aitor Otegi eta Lander Mujika gogor lehiatuko dira txapela berreskuratzeko, eta azpitxapeldun izan ziren Gutierrez eta Erauskin. Bikote hauek Urrezko kopan arituko dira.
Lehen jardunaldi hauetan jokatu diren ligaxkako partiden emaitzekin osatutako sailkapen orokorraren arabera, hiru mailatan banatu dituzte ohi bezala parte hartzen duten bikote guztiak. Ligaxkako lehen zortzi sailkatuek Urrezko Kopa jokatuko dute; hurrengo zortziak Zilarrezko kopa; eta azken seiak Brontzezko kopan egongo dira. Kopa bakoitzean dauden bikoteek bi multzotan banatuta jokatuko dute. Edizio honetan egin den taldeen banaketarekin, multzo bakoitzean irabazle suertatzen diren bikoteak finalerako sailkatuko dira.
Aurreko fasearen antzera, bikote bakoitza arduratuko da partida jokatzeaz eta emaitza pelota-kaxan dagoen orrian apunta-tzeaz. Emaitzarik ez dagoen partidetan bi bikoteek 22-0 galdu izana bezala ulertuko dute. Finalak uztailaren 17an jokatuko dira, Santa Ana jaien baitan, Beti Alai frontoian arratsaldean ospatuko den jaialdian. Txapelketako gainontzeko arauak berdin jarrai-tzen dute. Pilotak Urdin tabernan egongo dira eta ezingo dira bi baino gehiago hartu.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.