Ordizia
Errenta aitorpena euskaraz aurkeztera animatzen du UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Ordizia
Errenta aitorpena euskaraz aurkeztera animatzen du UdalakAmaia Núñez
ordizia.
Lunes, 7 de abril 2025, 20:15
Errenta aitorpena euskaraz aurkezteko 'Ogasunarekin euskaraz' kanpaina jarri dute martxan Ordiziako, Beasaingo eta Lazkaoko Udalek. Gaur zabalduko da 2024ko errenta aitorpena egiteko lehenengo epea eta ekainaren 30era bitartean iraungo du.
Hamabost urte dira jada egitasmoa hau hasi zeneti, eta ohi bezala, helburu nagusia da euskaraz egiten den errenta aitorpen kopurua urtez urte handitzea; izan ere, aitorpena euskaraz eginez hizkuntzaren erabilera sustatzea ere badu helburu kanpainak. Euskararen aldeko aukeraz baliatuz, errenta aitorpena euskaraz eginez, euskarari ere aitorpena egiten zaiola nabarmendu zuten udal ordezkariek aurkezpenean.
Azken kanpainetan bezala, aitorpena aurkezteko hiru modu daude, eta kasu guztietan egin daiteke hizkuntzaren hautua. Autolikidazio-proposamena jasotzen dutenek telefonoz zein internetez onartu dezakete proposamena, eta, aurrerantzean, Ogasunak euskaraz bidaliko ditu dokumentuak.
Aitorpena modu mekanizatuan izapidetzeko, hitzordua eska-tzeko eta bertan sinatu beharreko dokumentua jasotzeko nahi den hizkuntza ere hauta daiteke. Bestalde, Zergabidea atariaren bidez aurkezten dutenek, programaren euskarazko bertsioa erabili dezakete.
Iaz, 95.000 personak egin zuten aitorpena euskaraz Gipuzkoa osoan. Hortaz, aurten 100.000 pertsonera iristeko deialdia luztu du Ogasun eta Finantza departamentuak. Hiru udalerrietan, 2009an kanpaina abian jarri zenetik ia hirukoiztu egin dira aitorpena euskaraz aurkezten duten herritarrak. Urte horretan, Ordizian aitorpenen % 8,29 aurkeztu ziren euskaraz, eta gaur egun % 23,8 dira. Azken hiru urtetan zifra horretan egonkortu da Ordizia. Beasainen ere % 22 inguruan dira euskarazko aitorpenak eta Lazkaon urtez urte igotzen ari dira, iaz % 32,33 izateraino.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Terelu repetirá en el Zorrilla tras aplaudir el público en pie su debut en el teatro
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.