Borrar
Abenduan jokatu ziren emakumezkoen Ordizia Hiria pala txapelketako lehenengo edizioko finalak. OIANGU PILOTA

Ordizia

Emakumezkoen II. Ordizia Hiria jokatuko da Santa Ana jaietan

Ibargurenek eta Agirrezabalek pala luzeko Gipuzkoako Txapelketako finala jokatuko dute

Amaia Núñez

Ordizia

Jueves, 19 de junio 2025, 21:14

Oiangu Pilota Elkartea Ezker Hormako Kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalean egongo da aurten. Taldeko bi bikoteen arteko finalerdia Ibargurenek eta Agirrezabalek eraman zuten eta, beraz, Andoaingo Arrate frontoian jokatuko den finalean egongo dira.

Otegi eta Letamendiak osatutako Oiangu 1 bikotearen aurka jokatu zuten finalerdia. Partida estu hasi zen, baina Ibarguren eta Agirrezabalek abantaila hartu eta 45-28 emaitzarekin irabaztea lortu zuten.

Finala igande honetan jokatuko dute Andoaingo Gazteleku 1 bikoaren aurka, Altuna, Rekalde eta Poncek osatua. Partidua 11:00etan hasiko da.

40 bikote ari dira Oiangu pilota elkarteak jaietarako antolatzen dituen txapelketatan parte hartzen

Jaietako txapelketak

Era berean, herriko jaietarako bost aste geratzen direnean, Oiangu Pilota Elkartea festetarako antolatzen dituen txapelketetan murgilduta dabil. Aurten benjamin, alegin, etorkizuneko gaztetxo eta gizonezko zein emakumezkoen nagusi mailako txapelketak antolatu dituzte. Guztira ia 40 bikote ari dira lehiatzen maila ezberdinetan.

Oraingo honetan, berezitasuna emakumezkoen Ordizia Hiria pala txapelketa izango da. Iazko udazken eta neguan jokatu zen lehenengo edizioa. Hari jarraipena emanez, bigarren edizioa egingo dute eta emakumezkoek Santa Ana jaietan ere bere larruzko txapelketa izango dute.

Pasa den edizioan zortzi bikotek parte hartu zuten txapelketan. Leire Galdos eta Amaia Zubelzu izan ziren irabazleak, finalean Garbiñe Lopez eta Amaia Irazustabarrena menderatuta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumezkoen II. Ordizia Hiria jokatuko da Santa Ana jaietan

Emakumezkoen II. Ordizia Hiria jokatuko da Santa Ana jaietan