Ordizia
Elorza eta Ormazabal bigarren Trinketeko Larruzko Paleta TxapelketanOtegik eta Garridok maila mantentzea lortu zuten, baina bigarren mailako bikoteek ezin izan zioten mailari eutsi
Oiangu Pilota elkarteko pilotariek amaitu dituzte dagoeneko denboraldiko lehenengo txapelketak. Jardunaldi gazi gozoarekin agurtu zuten hasiera, batzuk maila mantendu edo igo batzuten ere, beste batzuk jaitsiera sufritu baitzuten.
Trinketeko Gipuzkoako Larruzko Paleta Txapelketan, berriz, Aratz Elorza eta Peru Ormazabalek ezin izan zuten finala irabazi, EuskaL Jolaseko Iñaki Badiola eta Manex Prietoren aurka. Irurako Ametsa trinketean jokatu zen finalean 40-24 emaitzarekin agurtu zuten txapelketa.
Lehenengo mailari dagokionez, Otegi eta Garridok kategoriari eusteko partida irabazi egin zuten, 30-35, Epleko Eyheramendy eta Pichelen aurka. Etxeberria eta Letamendiak ere final-erdia irabazi zuten, 35-21, Euskal Jolaseko Lopez eta Uranga bikoaren aurka; eta igande honetan jokatuko dute finala Ordiziako Beti Alai frontoian Epleko Etxezarreta eta Martinezen aurka, 10:30ean hasiko den jaialdiko bigarren partiduan. Horrela, datorren denboraldian Oiangu elkarteko bi bikote egongo dira probintziako maila gorenean.
Bestalde, bigarren mailan ez zituzten emaitzak alde eduki. Elorza-Ormazabal eta Gonzalez-Oiarbide bikoteek ezin izan zioten mailari eutsi. Lehenengoek Altzatarraren aurka galdu zuten mailari eusteko partida, 34-35, eta Gonzalez-Oiarbide Euskal Jolasen aurka galdu zuten 35-26 emaitzarekin.
Ildo berean, hirugarren mailako Irastorza eta Larrañagak ere finalerdia galdu zuten Zumaiaren aurka, 35-31. Ondorioz, datorren denboraldian Oianguk ez du ordezkaritzark edukiko bigarren mailan.