Ordizia
Dena prest ostiraleko Gau BeltzarakoMozorrotuta aterako dira haurrak 'Xanduli manduli' ekintzarako eta Plaza Nagusian hainbat ekitaldi egongo dira
Ordizia
Jueves, 30 de octubre 2025, 20:29
Gau Beltza edo Arimen Eguna ospatuko da ostiral honetan. Azken urteetan Hitzaro euskara taldeak ludotekaren bidez berreskuratu du usadioa, eta aurten herri mailako programazioa antolatu dute. Haurrak, dena den, hilabete osoan egon dira auzoetako ludotekatan gaia lantzen eta eguna prestatzen. Gaur mozorrotuta aterako dira kantu-eskean.
Publicidad
50 haur inguruk parte hartu dute ludotekan. Ipuin kontaketa, jolas eta eskulanen bidez, Gau Beltza nola ospatzen den eta arima onak gogoratzeko modua ikasi dute. Kalabazak dira egun honetako ikur ezagunena. Hauek argizaiolak egiteko hustutzen ikasi zuten. Lehenengo kuia handiak landu zituzten taldetan eta lehengo ostiralean Argi Berri elkartean egin zen azken saioan, berriz, bakoitzak berea prestatu zuten, gurasoen laguntzarekin.
Haurrak gogoz jarraitu dutela gaia azaltzen dute begiraleek. Ipuin kontaketak «adi-adi» jarraituz eta entzundakoaren inguruan galderak eginez. Gau Beltzan sakontzeko jolasak ere egin dituzte, bingo mitologikoa eta altxorraren bila.
Azken asteetan egindako lanaren ondoren, gaurko prest dute dena, baita goxokiak jasotzeko poltsak, bereziki apainduak. Baita kan Arratsaldean 'Xanduli Manduli' ekintza egingo dute. Herrian zehar ibiliko dira mozorrotuta, dendatara joan eta goxokiak bilduko dituzte. Gau Beltzaren inguruko hausnarketarekin bukatuko dute jarduera, 'Arimen Gaua' abestuz elkarrekin.
Iluntzean hasiko da Plazan Nagusian herriko elkarteekin elkarlanean antolatu den programazioa. 19:00etan eskulan tailerra eskainiko du Marta Art-ek, Ortzadar argazki taldeak photocall-ean argazkiak aterako ditu eta Ordizia Rugby elkartekoek gaztainak banatuko dituzte. Jarraian, Orekatu taldearen ikuskizuna egongo da eta, amaitzeko, Lurhats musika taldearen emanaldia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión