Ordizia
Dantza izango da nagusi asteburuanZortzigarren urtez Ordiziako Zortzikoa ospatuko da larunbatean eta Dantzari Txiki igandean, Amets Bide danta taldeak antolatuta
Maiatzeko bere hitzorduari leial, asteburu honetan ere dantza izango da protagonista eta Ordiziako kaleak adin guztietako dantzariz beteko dira. Larunbat honetan, maiatzak 24, Zortziko Eguna ospatuko da adin guztietako dantzariekin eta igandean Dantzari Txiki, Amets Bidek antolatua.
Dena den, asteburuko ekitaldiek ostiralean edukiko dute hasiera. Herri Antzokia 'Jantzari' dokumentala egongo da ikusgai 19:00etan. Tradizioa eta parekidetasunaren inguruan hausnartzen dute Jone Guenetxea eta Carlos Iglesias zuzendariek ikusentzunekoan, Iurretako emakume dantzarien parte-hartzea aztertuz.
Larunbatean Zortziko Egunaren zortzigarren edizioa izango da. Ohi bezala, talde gonbidatu bat ere izango dute. Aurreko edizioetan bezala, dantzariek kalejira egingo dute herrian zehar eta hainbat geltokitan Ordiziako zortzikoaren dantzak eskainiko dituzte.
Herrian zehar egingo duten kalejiran, hainbat tokitan geldialdiak egingo dituzte Zortzikoaren dantzak eskaintzeko
Jardunaldia 19:00etan hasiko da, Barrena parkean geldialdi bat eginez, ondoren Kale Nagusitik pasa, Plaza Nagusia inguratu eta Legazpi kaletik Garagartza plazaraino joango dira lehenengo geldialdia egiteko. Ondoren, Ordizia kaletik Santa Maria kalerantz abiatuko dira, eta, handik, Goitia kalea zeharkatuko dute, Plaza Nagusira iristeko.
Ondoren, parte hartzaile guztiek plazan afalduko dute eta, 23:00etan, sinadura ekitaldia egingo dute. Eguna amaitzeko, erromeria egingo dute Izal taldearekin Plaza Nagusian.
Dantzari Txiki
Igandean, aldiz, Dantzari Txiki eguna ospatuko da 11.30etatik aurrera eta bertan, Amets Biderekin batera, eskualdeko eta probintziako beste talde batzuetako dantzariek hartuko dute parte. Lehenengo herrian zehar desfilea egingo dute.
Barandiaran plazan amaituko dute, 13:15ean dantza alardea eskaintzeko. 14.00etan bazkaria edukiko dute. Gainera, 18.00etan Tio Teronen Semeak dantza taldeak ikuskizuna eskainiko du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.