Borrar
Felix Barcina ziza, ziza hori eta onddoen alboan T.M.
Barcinak hasi du denboraldia, kutixia mikologikoak eskainiz

Barcinak hasi du denboraldia, kutixia mikologikoak eskainiz

Ziza horiak aurkezteaz gain, perretxikoekin egindako mouse poteak eskaini ditu, baita barraskiloak ere

Tere Madinabeitia

Ordizia

Jueves, 17 de abril 2025, 10:10

Aste Santuko opor usaina nabaria zen atzo Ordiziako ferian, eguraldiak lagunduta, jende dezente ibili zelako Plaza Nagusian eta beste feria guneetan giro berezia jarriz. Gainera, berritasunak ere izan ziren.

Felix Barcinaren itzulera izan zen horietako bat, eta perretxiko saltzaile horrekin batera azokara iritsitako produktu berriak ere bai. Neguko etenaldiaren ondoren, atzo hasi zuen salmenta denboraldia Barcinak eta horren Basoan enpresak, postua azken urteetako lekuan bertan kokatuta, hau da, Jakes etxearen pareko aldapatxoan. Postu horretan, perretxikoez gain, beste kutixia mikologiko batzuk, pinaziak eta ahabi lehorrak bezalako produktuak, barraskiloak, eta Barcinak berak egindako egurrezko ontziak zeuden salgai.

Baina produktu horien guztien gainetik, perretxikoak dira postu honetako espezialitatea, eta atzo ez zuen horretan hutsik egin. Ziza horiak aurkeztu zituzten. Hasteko, zortzi kilo, 27 euroan kiloa. Udaberriko zizak eta onddoak ere bazituzten. Mikel Lasaren postuan zituztenak eta plaza barruko hainbat saltzailenak batuta, 70 kilo ziza zuri izan ziren salgai guztira ferian, kiloa 33 eta 80 euro artean. Onddoak, berriz, 60 kilo eskaini zituzten guztira, kiloa 22 eta 38 euro artean.

Barraskiloak ere aipatu behar dira, apirilaren 28a hurbiltzearekin batera, ekarri ohi izan dituztelako, Arabako San Prudentzio eguneko ohitura Goierrira hurbilduz. Kiloa 12 euroan zituen salgai.

Perretxiko mouse poteak ere bazituzten, bi motatakoak: ziza zuri eta boilurrena, eta onddo eta saltsa perretxiko beltzena. Pote bat erosita, 3 euro ziren, eta bi erosita, 5 euro.

Loreak eta landareak ere garai honetakoak dira, eta orain badute zer erosi Ordiziako azokara hurbiltzen direnek. Loreetan, calibrachoea iritsi da Azanzaren postura, 6,5 euroan, eta lore moztuetan, irisa. Zurutuza ahizpek zuten, sorta 5 euroan.

Landareen atalean, urteko porruak edo porru horiak hasi dira Ibarrako Montesen postuan, ehun landare 4 euroan, baita errukula (euro bat) eta mendafina (2,5 euro) ere, landare bakoitza bere ontzian sartuta. Iguategikoen postuan, berriz, albaka zuten, euro batean hori ere.

Datorren asteari begira jarrita, Artzain Eguna eta feria berezia ospatuko direla esan behar da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Barcinak hasi du denboraldia, kutixia mikologikoak eskainiz