

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Ordizia.
Jueves, 24 de abril 2025, 02:00
Giro ezin hobea egon zen Ordiziako kaleetan. Urteko lehen azoka berezia izan zen eta, ohi bezala, jendetza elkartu zen Plaza Nagusian eta ondoko kaleetan. Ardiak, artzainak eta gazta izan ziren protagonista udaberriko azoka honetan, eta gazta berria aurkezteaz gain udaletxeko areto nagusian, mendira igotzeko grina erakutsi zuten udako hilabeteak mendiko larreetan pasatu dutenek.
Aipatzeko goizean zehar egindako ekitaldi eta ekintzen artean, haurrentzat Garagartza Plazan mamia egiteko aukera izan zuten eta askorentzat, lehen aldia izango zen bertatik bertara ardi-esnea nondik sortzen den ikusteko, ardi-jeztea erakustaldia egin baitzen. Beste momentu berezia ardien ile-mozketa, makinaz zein eskuz egiten den erakustaldia da eta orduan ere, ikusle ugari bertaratu ziren.
Bitartean, ohiko saltzaileak Plaza Nagusiko postuetan euren produktu bikainak eskaintzeko zeuden eta arrakasta dexente izan zuten Iñaki Intxaustik eramandako baba ekologikoak. Aurreko egunetan saldu ziren babak eta atzokoan ere saldu ziren 6-7 euroan, baina Intxaustirenak gogoz hartu zituzten 7 euroan kiloa, dirudienez asko ez daudelako.
Baratxuri buruak eraman zituen Arantxa Lopetegik, eta 2 euroan saldu zituen sorta bakoitza.
Loreen eskaintza ere handi-tzen doa, Begonia Boliviana 5'5 euroan saldu ziren eta Dalia enana o dalieta berriz 4'5 euroan.
Perretxikoak ere udaberriarekin hasi dira astintzen eta itxura oneko kilo dexente ikusi eta saltzeko jarri ziren Lasa, Barcina eta Lopategiren postuetan. Perretxikuen batuketan, Arantxa Lopategiren zizak barne, handia izan zen. Zizak 220k /28-60; onddok 52 k / 24-38 eta zizahorik 11k/ 25-28.
Aste honetan aipatzekoa da Uliako labekoek ekartzen zituzten laranjak bukatu egin direla. Horien garaia ere pasatu da, urte guztik aukeran izaten badiraere eta denboraldi berrira arte itxaron egin beharko dute erosleek.
Arantxa eta Maite Zurutuzak karakolak saldu zituzten bai etxe inguruan bildutakok, Araman hain zuzen ere, 12 euro/zientoa. Diotenez, ziento batek kilo inguru pisatzen omen du. Barcinak ere izan zituen karakolak, kiloa 12 euro.
Landaretan nabarmentzeko kalabaza izan zen, 6 euroan eta tomate arrosa eta raf tomatea 7 euroan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.