Urgente Norris acaba con el reinado de Verstappen
Aran berdeak ekarri zituen Jose Antonio Aizpuruk. MARÍN
Ordiziako azoka

Aran berdeak eta Physalys landarea produktu berrien artean

Festen ondoren, ekoizle ia denak hurbildu ziren atzoko azokara, baita atzerritik iritsitako hainbat bisitari ere

DV

Jueves, 4 de agosto 2022, 07:07

Jai nagusietan murgilduta zegoen lehengo astean Ordizia eta horrek eragina izan zuen ferian, izan ere leku eta denbora gutxiago izan zuten saltzaileek Plaza Nagusian eta murrizketa horien ondorioz, batzuek kale egin zuten, eta beste batzuei lekuz aldatzea egokitu zitzaien. Atzokoan berriz, ekoizle ia denak hurbildu ziren asteazkeneroko hitzordura, baita ohiko bezeroak ere. Opor garaia izan arren, jendeak ez zuen hutsik egin, ezta kanpoko bisitariek. Azokako mahaiak arretaz aztertzen Holanda, Mexiko edo Estatu Batuetatik etorritako turistak ere izan ziren atzokoan, gehienak txundituta ikusgai zeuden produktuekin. Hainbat mendetako istorioa duen azoka hau erreferente bihurtu da nekazaritza munduko produktuentzat. Besteak beste, baserriko fruta eta barazkientzat, Idiazabal gaztarentzat edota arkumearentzat. Eta Euskal Herritik kanpo ere, asko jakitun dira zenbat altxor eta berrikuntza eskaintzen dituen Ordiziako azokak.

Publicidad

Uztailean geldialdia egin zutenen artean, Mugarrieta Baserriko Jose Antonio Aizpuru errezildarra bueltan zen atzo, eta bera izan zen berrikuntza nagusienetariko bat ekarri zuena, aran berdearekin itzuli zen, kiloa 2,5 euroan saldu zuena. Irabi Azpi Baserriko Edurne Jauregik aire libreko bere lehenengo tronpeta kalabazak izan zituen salgai, eta Altzagako Arantxa Lopetegik etxeko udareak. Landareen atalean, Juanita Murgiondok Physalys landareak ekarri zituen, kolore bizikoak eta ikusgarriak.

ORDIZIAKO AZOKA

  • Bertako produktuak

  • Gutx Geh.

  • Perretxikuak

  • Kardu perretxikoa 10

  • Kanpoko Zizahoria 15 20

  • Gaztak

  • Ardia 18 24

  • Behia 10 18

  • Nahasia 12 15,5

  • Ahuntza 16 25

  • Fruta

  • Basarana 5,5

  • Aran berdea 2,5

  • Aran gorria 3 3,5

  • Marrubia 8

  • Masusta 15

  • Intxaurra 5

  • Hurra 5

  • Sagarra 2 3,5

  • Barazkiak (kiloa)

  • Tronpeta kalabaza 2,8

  • Kuiatxoa 3

  • Luzokerra 2

  • Berenjena 1,2

  • Leka 5 6

  • Leka gorria 5

  • Pipermina 12 12,5

  • Piperrak 4 8

  • Patata 2

  • Tomatea 3 5,5

  • Babarrun beltza 12 14

  • Babarrun zuria 10

  • Azenarioa 1,5 2

  • Barazkiak (unitatea)

  • Urazak 0,5 1

  • Kuiatxoa 1 2

  • Berenjena 1 2

  • Eskarola 1,2

  • Barazkiak (sorta)

  • Erremolatxa 2 2,5

  • Porrua 1 1,5

  • Espinaka 0,9 1,5

  • Borraja 1,5 2

  • Baratzuria 1 1,5

  • Azenarioa 1,5 2

  • Tipula 1 2

  • Azelga 0,5 2

  • Arbi ostoa 1

  • Kanpoko produktuak

  • Barazkiak

  • Tomatea 2,95 4,95

  • Piperra 2,95 5,9

  • Patata 0,99 1,45

  • Leka 3,95 5,5

  • Kuiatxoa 2,5 3

  • Berenjena 1,95 2,95

  • Uraza 0,75 1,25

  • Azenarioa 1,5 1,65

  • Brokolia 2,55 3,5

  • Azalorea (unitatea) 2,95 3,9

  • Porrua (sorta) 2,5 2,95

  • Borraja 2,5

  • Fruta

  • Klaudia harana 4,5 4,9

  • Paraguaioa 3,95 4,9

  • Melokotoia 3,95 4,9

  • Gerezia 4,5 7,9

  • Albertxikoa 3,5 4,9

  • Brinoia 3,5 4,9

  • Laranja 1,95 2,95

  • Mandarina 2,95 4,95

  • Sagarra 1 2,25

  • Madaria 3 3,5

  • Platanoa 3,95 4,75

  • Kiwia 2,75 5,9

  • Sandia 1,75 1,95

  • Meloia 1,65 2,95

  • Arraina

  • Mediana 15,5

  • Mihi arraina 34,8

  • Oilarra 15,9

  • Izokina 22,9

  • Txitxarroa 11

  • Itsas zapoa 15,5

  • Bakailaoa 24,9

  • Bakailao xerrak 23

  • Kokotxak 27,3

  • Txipiroiak 29,3

  • Antxoa 8,5

  • Hegaluzea 15,5

Perretxikoen kasuan 60 kilo ekarri ziren guztira atzokoan, ziza-horiak, onddo korearra, shitake eta kurdu perretxikoa. Aurten ez da perretxiko asko jaso, udara ez da ona izaten ari, euri gutxi egin du. Horregatik, ekoizleen artean kezka nabaria da azken hilabeteetako euri faltak ekar ditzakeen ondorioengatik. Gainera, euri faltari, egin duen beroa batu behar zaio, eta produktu batzuetan jada arazoak sumatzen dira. Aurtengo merkurio-graduak direla eta, egoera larriagotu egin da zenbait soro eta landetan. Bero handiaren ondorioz, lurrun transpirazioak gora egiten du, eta laboreak, batzuetan, beroari aurre egiteko beste tresnarik gabe uzten ditu, hostoen azalera galduz, fruta deskargatuz, 'estres hidrikoko' egoera larrietara ere iritsiz. Honela, kasu batzuetan, zuhaitzek finkatzen hasiak ziren fruituak bota dituzte, eta gainera, iraun duten fruituak askoz txikiagoak izan dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad