Borrar
Hogeita lau lan aurkeztu dira aurten Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketara. ARGI BERRI
Ordizia

Amaia Agirre asteasuarrak irabazi du XXII. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa

Joxe Miel Iztueta zenaren ilobek parte hartu zuten Argi Berri Elkartearen lehiaketako sari-banaketan

Astelehena, 11 iraila 2023, 02:00

Comenta

Argi Berri Elkarteak 'Lazkao Txiki' Bertso Paper lehiaketaren hogeita hamabigarren edizioa antolatu du aurten Ordiziako Udalarekin elkarlanean. Sariketari izena ematen dion Joxe Miel Iztueta 'Lazkao Txiki' bertsolaria hil zeneko hogeita hamargarren urteurrena bete zen udaberrian, lehenengo bi edizioetan bakarrik ezagutu zuen martxan, baina bertsolaritza munduko lehiaketa zaharrenetakoa eta tradizionaletakoa bihurtu da hamarkada hauetan guztietan. Igande goizean, Ordiziako Euskal Jaien egitarauaren baitan egin zen sari-banaketa.

Ohi bezala, hiru mailatan banatu ziren parte hartzaileak. Gipuzkoarrak izan ziren gehienak, baina beste lurraldetakoak ere bazeuden. Guztira hogeitalau lan aurkeztu ziren hogeita hamargarren edizio honetarako. Hamahiru urte bitarteko gaztetxoek 'sakelakorik gabe ezin bizi' gaiaren inguruan idatzi behar zuten. Gazte eta helduen kasuan, berriz, gaia librea zen.

Dena dela, parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkezteko aukera zuen aurten ere. Epaimahaia, bertsolaritza munduko hiru adituk osatu zuten oraingoan ere: Manu Olano, Nikolas Zeberio eta Izar Sarriegi. Beraiek izan dira aurkeztutako bertso guztiak irakurri, baloratu eta sarituak erabakitzeko arduradunak.

Epaimahaiaren erabakiaren arabera, gaztetxoen mailan, Zaldibiako Suhar Mantzizidor izan zen irabazlea, Ataungo Ibai Villacorta bigarren eta Azkoitiko Nora Arrizabalaga hirugarren. Hamalau eta hemezortzi urte bitartekoen gazteen mailan, Sarako Haira Aizpuruak irabazi zuen 'Bakartzaroa' lanarekin eta bigarren izan zen Villabonako Aratz Arzelus 'Ireki begiak' lanarekin. Sailkapeneko hirugarren postua desert uztea erabaki zuen epaimahaiak.

Helduetan, berriz, Asteasuko Amaia Agirrek irabazi zuen 'Galerak eta galderak' bertso-paperarekin, bigarren izan zen Zarauzko Beñat Jauregi 'Manikia gorpuzten' lanagatik, eta hirugarren Zarauzko Itziar Unenue 'Magaletik' lanarekin.

Ohitura den bezala, sarituek beraien bertsoak kantatu zituzten saria jasotzerakoan. Era berean, sari-banaketa Adur Ezenarro Ordiziako alkateak, Albaro de Andres Argi Berri Elkarteko presidenteak eta Joxe Miel Iztueta 'Lazkao Txiki' zenaren iloba Martina eta Mari Josek egin zituzten.

Maila bakoitzean irabazle suertatu zirenek, lehen hiru sailkatuek duten diru-sariaz gain, 'Txikia' oroigarri bana jaso zuten, baita Lazkao Txikiren bizipenak kontatzen dituen 'Irriz eta malkoz' liburuaren bi tomoen ale bana ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amaia Agirre asteasuarrak irabazi du XXII. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa

Amaia Agirre asteasuarrak irabazi du XXII. Lazkao Txiki bertso-paper lehiaketa