Borrar
Finarlerdiko parte-hartzaileak eta antolakuntzako kideak. INTUJAI
Alonso, Gorostiaga eta Zubia, Ahozko Narrazio Lehiaketako finalera

Ordizia

Alonso, Gorostiaga eta Zubia, Ahozko Narrazio Lehiaketako finalera

Ixabel Agirresarobek aurkeztu zuen lehiaketako lehen fasea, Quico Cadaval artista galiziarraren parte-hartzearekin

Amaia Núñez

ordizia.

Miércoles, 19 de marzo 2025, 19:51

Ostiralean ospatu zuten 'Kontatu gurekin!' Ahozko Narrazio Lehiaketako finalerdia, Ahoz Aho jaialdiaren baitan. Aurten bost parte-hartzaile izan ziren D'Elikatuz zentroan egin zen ekitaldian. Maria Alonsok, Urtzi Gorostiagak eta Asier Zubiak lortu zuten XIII. edizioko finalerako sailkapena. Bestalde, Amaia Pagola eta Joxe Aldasoro finaletik kanpora geratu ziren.

Finalerdia Ixabel Agirresarobe kontalariak aurkeztu zuen. Gainera, ekitaldian Quico Cadaval artista galiziarrak ere parte hartu zuen. Beste urte batez, ikusle ugari elkartu zen D'Elikatuz gunean, bai parte hartu zuten kontalariek, zein aurkezleek kontatutako istorioekin gozatu zutenak ere.

Finalerako sailkapena ikusleek eta epaimahai profesionalak erabaki zuten. Epaimahaia osatu zuten Arrate Leundak, Dorleta Kortazarrek, Joxemari Karrerek, Maider Galarzak, Imanol Arabaolazak eta May Gorostiagak; eta bi kontalari aukeratu zituzten. Ikusleek berriz, kontalari bat sailkatu zuten.

Finala apirilaren 4an egingo dute D 'Elikatuzen Ahoz Aho Jaialdiko Ahozkotasunaren Gala Handiaren parte gisa, Iñaki Carreterok aurkeztuta. Maria Alonsok, Urtzi Gorostidik eta Asier Zubiak finalera eraman dituen ipuina kontatuko dute berriz, gehienez ere zortzi minutukoa. Finalean, irabazleen azken sailkapena publikoaren eta epaimahaiaren botoak batuta erabakiko da.

Bestalde, Ordizian egingo den Ahoz Aho jaialdiaren hurrengo ekitaldia asteburuan izango da. Larunbatean, martxoaren 22an, Plaza Nagusiko eraikinaren mendeurrena ospatuko dute 'Ordiziako Plaza 100 urte' azokako istoriak kontaketarekin. Horretaz gain, Kamishi-Jai kontalaritza saioa ere egingo dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alonso, Gorostiaga eta Zubia, Ahozko Narrazio Lehiaketako finalera