Borrar
Aimar Etxeberria eta Zuhaitz Letamendia garaikurrekin. Oiangu P. E.

Ordizia

Aimar Etxeberria eta Zuhaitz Letamendia, Gipuzkoako txapeldun paleta larruz

Asteburu honetan pala motzeko txapelketa hasiko dute Oianguko pilotariek, hiru bikoteren parte hartzearekin

Amaia Núñez

Ordizia

Osteguna, 6 azaroa 2025, 20:32

Comenta

Aimar Etxeberria eta Zuhaitz Letamendia Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa irabazi zuten paleta larruz nagusien bigarren mailan. Beti Alai pilotalekuan jokatu ziren hiru mailatako finalak eta Oiangu Pilota Elkarteko bikoteak 26-35 irabazi zuten Epleko Adur Etxezarreta eta Yorel Martinezen aurka.

Finalerako sailkapenarekin datorre denboraldirako lehenengo mailan postua lortu zuten Etxeberriak ea Letamendiak. Denboraldi hasiera ona izaten ari da, aurreko asteburuan Ormazabal-Elorza bikoteak trinkete paleta larruzko azpitxapeldun izendatu baitziren.

Dena den, paleta larruzko txapelketa amaituta, ia atsedenik gabe, Gipuzkoako pala motzeko txapelketa abiatuko da astebukaera honetan. Oianguko hiru bikote arituko dira bertan: lehenengo mailan Etxeberria eta Letamendia arituko dira, eta bigarren mailan Elorza-Andonegi eta Gonzalez-Oyarbide. Jardunaldi honetan bi partida bakarrik jokatuko dituzte, Gonzalez-Oyarbidek atsedena izango baitute B multzoko ligaxka hasiera honetan. Olaberriako udal pilotalekuan izango dira biak, bihar larunbarekin. Goizeko 10:00etan Elorza eta Andonegik Euskal Jolas 1 bikoaren aurka jokatuko du eta, 15:45ean Etxeberria-Letamendiak Errepala 1en kontra.

Bestalde, gazteen txapelketa ere aurrera doa. Kasu honetan, infantil mailako bi partida hartuko ditu Beti Alai pilotalekuak igande goizean. Harri Goñi eta Mikel Garinek goizeko 10:00etatik aurrera Ilunpe 2 bikoaren aurka jokatuko dute, eta ondoren, 10:45ean, Danel Gorrotxategi eta Inar Aierbek Zumaia 1ean aurka.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aimar Etxeberria eta Zuhaitz Letamendia, Gipuzkoako txapeldun paleta larruz

Aimar Etxeberria eta Zuhaitz Letamendia, Gipuzkoako txapeldun paleta larruz