Adur Ezenarro izango da EH Bilduren alkategaia udal hauteskundeetan

2015eko ekainetik Adur Ezenarro (erdialdean) Ordiziako EH Bilduko zinegotzia da. /  MARIN
2015eko ekainetik Adur Ezenarro (erdialdean) Ordiziako EH Bilduko zinegotzia da. / MARIN

Koalizioaren mahai politikoaren eta herri batzarraren onespena jaso du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORDIZIA.

Joan den asteazkenean, iluntzean, Barrenan, EH Bilduk datozen udal hauteskudeetarako Adur Ezenarro, arkitekto ordiziarra, zerrendaburu aurkeztu zuen.

Ezenarro udal arkitektoa da Lezoko udaletxean, eta 2015eko ekainetik Ordiziako EH Bilduko zinego-tzia. Gauzak horrela, «nire ogibideak esparru publikoaren eta publikotasunaren aldeko defendatzaile su- tsuan bilakatu nau. Baina ez soilik udaletxe batean lan egiten dudalako, arkitekturak eta hirigintzak, funtsean, jendearen bizitza kalitatea hobetzea dutelako helburu, eta ikuspegi horrek bultzatu nau nolabait erronka honi aurre egitera», aipatu zuen.

«Zerrendaburu izateko erronkari aurre egitea naturaltasunez gertatu den prozesua izan da, baina talde sendo baten parte sentitzeak ematen duen konfiantza eta segurtasuna bide lagun ditudalako. Ordiziako EH Bildu ez delako zinegotzi zerrenda edo talde bat besterik, herrigintzan jo ta ke lanean diharduen talde anitza baino, eta horrek eman dit azken jauzi hau egiteko behar nuen adorea», esan zuen.

Adur Ezenarro hitzetan, «Udala da herritarrengandik gertuen dagoen administrazio publikoa, udala da herritarrak zuzenean entzuten dituen bakarra, eta udala da herritarren eguneroko arazoak konpontzen dituena. Udaletatik ez bada, herriz herri ez bada, konben-tzituta nago ezinezkoa izango dela Euskal Herria aldatzea. Eta hori da gure erronka, Ordizia eta Euskal Herria hobera aldatzea». «Legegintzaldi honetan oposizioko zinegotzia izatea, udalaren funtzionamendua ondo ezagutzeko oso baliagarria izan da, baina baita herriak dituen premiak, gabeziak, ametsak, eta abar», plazaratu zuen.

«Erronka honen ardura guztiona da ordea, herritarrena, ordiziarrena, gure eredua ez delako pertsonalismoan erortzea. Ezin dugu sekula ahaztu alkatea zinegotzi bat gehiago besterik ez dela, eta zinegotzi bakoitza herritar bat gehiago besterik ez. Herriak behar du alkate bat, eta egunero bozkatu behar da. Hori da gure eredua eta helburua. Baina horretarako ezinbestekoa da gaur egun ezagutzen dugun dinamika hau eraldatzea, ontzi batean sartzen den desioen gutuna benetako parte-hartzea ez dela aldarrikatzea, gardentasuna herritarrei egindako guztia erakutsi ez ezik, azaltzea ere badela jakitea, eta argi izatea argazkian ateratzea soilik, ez dela gure lana», esan zuen.

«Nik argi daukat, ez izan zalan- tzarik, aukeratzen banauzue, legeak aitortzen dizkidan eskumenak taldean erabakitzeko delegatuko ditudala, esan dizuet hau ez delako pertsona ahalguztidun baten kontua», adierazi zuen.

Lan dinamikari dagokionez, «auzoetako bizilagunekin biltzen garenean ordiziarren ekarpenak maparen gainean adierazi eta jasotzea da. Guztiok daukagu zer esana», zioen.

«Euskaldun, abertzale, ezkertiar bezala, neure proiektua EH Bildu da. Baina oso argi daukat hau ez dela pertsona bakar baten erronka, edo alkategai baten kontua soilik, agian batzuetan ezberdin pentsatuta ere, asko partekatzen dugunok auzolanean biltzen gaituen proiektu kolektiboa baizik. Horregatik, pertsona ezberdinak biltzeko gaitasuna duen proiektu kolektibo baten parte izateak indarra ematen dit».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos